Azaroak 20ko hauteskundeak EITBn

Hauteskunde kanpañak irauten duen bitartean, EITBk zenbat denbora “eskainiko” dion alderdi/koalizio bakoitzari zehazten duen dokumentua idatzi zuen Alberto Surio zuzendari orokorrak. Administrazio kontseiluaren bedeinkazioa jaso eta gero, hori izango da entearen irrati eta telebista desberdinek aplikatuko dutena.

Testuak eduki mota bi bereizten ditu; “propagandarako doako tarteak” eta “hauteskundeei buruzko informazioa”.
Lehenean, eta aurreko hauteskundeetan lortutako botuen arabera, horrela banatzen dira jokoan dauden minutuak: PSEk eta EAJk 45na minutu, PPk 30 eta Amaiurrek, EB/IUk eta UPDk 10na.

Azaroaren 20ko hauteskunde orokor deituriko horien gaineko informazioa ematerakoan, berriro ere alderdien arteko alde ikaragarria dago. Esaterako, eguneroko albistegi batean PSEk eta EAJk 75 segunduko tartea eskuratuko dute, eta PPk 50″. Gainontzekoek 25″ baino ez. Azken multzo honetan sartzen dira EB/IU, UPD eta Amaiur.
Beraz, “lehen” kategoriako (koefizientea) horiek baino hiru aldiz denbora gutxiago dedikatuko zaie, eguna joan eta eguna etorri, azken aipatu ditugun hiru alderdiei.
Gauza bera gertatzen da hautagaiekin eginiko elkarrizketekin. Sei saio izango dira PSE ala PSEko ordezkariekin eta bi baino ez, “bigarren” mailako hiru horientzat.
Eztabidagarria? Oso.
Izan ere, zalantzan jartzeko modukoa da telebistako albistegietan alderdi politikoei “informazioaren” izenean oparitzen zaizkien tarteak nola justifikatzen diren. Ez EITBn bakarrik, guztietan baino.
Eta baita ere, muxu truk emaniko minutu horiek autobonbo akritikoa, planifikatua eta aspergarria egiteko izaten direlako, gehienetan.

Baina guztiaren gainetik deigarria iruditu zaidana da, aipatutako testuak (“Hauteskundeei buruzko informazio tarteak EITB-n”)

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

zein modu arraroan arautzen duen eztabaida saioen gaia.
Arauketa irakurrita zalantza bat sortzen da berehalaxe: PSE, EAJ eta PPrekin batera ikusiko al ditugu EB, UPD edo Amaiur bezalakoak. Ala hiru saioetatik batean bakarrik agertuko dira azken hiru hauek.

Gauzak daudenetan eta behin eta berriro irakurrita ere araudia (behean kopiatu du artikulu zehatz hori) ez dakit Iñaki Antiguedad, Maite Aristegi ala Sabino Cuadra ikusiko ditugun Odon, Erkoreka ala Barredarekin iritzi trukaketan.
Eta, sinistu iezadazue, nik gustura ikusiko nituzke.

Gainera, argazkia goitik ikusita, justifikagarria litzateke, zebitzu publikoaren izenean,  gauzak dauden moduan, Amaiur izan daitekeenean indar nagusienetakoa, eztabaida saioetatik kanpo egotea? Ezezkoan nago, dagoeneko badituela sute nahiko EITBk bere esku dagoen honetan, fin ez ibiltzeko.

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Esandakoa, hemen dago hauteskundeei buruzko arautegi horrek eztabaiden gain esaten duena (inork ulertuko duen esperantzan!: 

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

2.2.3
Hauteskundeei buruzko eztabaidak

Ikusleei alderdi politiko desberdinen programa eta
proposamenen zuzeneko kontrastea eskaintzeko, hauteskundeei buruzko bi
eztabaida egingo dira ETB-1ean eta beste bi 
ETB-2an. Eztabaidak antolatzerakoan, Hauteskunde Batzorde Zentralaren
martxoaren 24ko 4/2011 jarraibidearen arabera, berdintasunaren printzipioa
bermatzeko, aniztasun politiko eta soziala errespetatzeko, eta informazioaren
proportzionaltasun eta neutraltasun printzipioak betetzeko, kontuan hartuko
dira, bereziki, 2008ko hauteskunde orokorretan ordezkaritza lortu zuten
alderdiak eta aipatutako hauteskundeetan parte hartu zuten alderdiek osatutako
koalizioak edo alderdiak.

Iruzkin bat “Azaroak 20ko hauteskundeak EITBn” bidalketan

  1. Desaktibatu

    Goiko mezua idatzi nuenean beldur nintzen EITBk beste sute bat piztuko ote zuen hauteskundeen inguruko eztabaidak zirela-eta. Kanpainaren joan-etorriak erakutsi du  ez dutela  bide horretatik jo.  Eta poztu egin naiz.
    Ez zait iruditzen momentua denik hauteskundeen inguruko informazioren/propagandaren gaineko kritikan gehiago sakontzeko.
    Eztabaiden arazoarekin zentzuz jokatu dutela aitortzeko baino.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude