Hitzetan katramildu

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

ETAk bere bideokomunikatuan aipatzen zituen
argudioei aurre eginez, Ares sailburuak “no nos van a enredar”
esaldia erabili zuen handik gutxira emandako prentsaurrekoan.

Politiko askok bere diskurtsoa gerturatzeko,
hizkuntza arrunta eta herrikoiari eginiko keinu bat zela iruditu zitzaidan.
Momentuko okurrentzia.


Egun bat ala bi beranduago, gobernu bereko buruak,
PSEren kongresuan “enredar” famatua bota zuen. Kasualitate gehiegi,
baina tira, beraien artean hitz egingo dute ezta, eta halakoetan gauzak pegatu
egiten dira.


Politikagintzaren erritmuna beranduegi, Urkulluk,
Onda Vascan egin zioten elkarrizketan, zer eta
…”enredar”
aditza bota zuen.

Egongo dira bada, beste berbaren batzuk norberak
esan nahi dituenak gorpuzteko ala?
Hitz desberdinak, esangura propioak, ikuspegi
berezituak…


Gaur jakin dut “Enredada”
(“Tangled”, 2001) izeneko marrazki bizidun pelikula ere badagoela
(Grimm anaien istorio batean oinarritua).
Eta ezin ahaztu 70. hamarkadako telebistako
“Enredo” telesaila (Susan Harris famatuarena).

Pelikula eta soap opera , izen bera duten istorio,
formato eta medio desberdinak dira.


Ez dakit ordea, hasierako hiru politikari horien
jardunean hitz berbera erabiltzea kasualitate hutsa izan ote den ala gidoan
dagoen gakoa.

2 iruzkin “Hitzetan katramildu” bidalketan

  1. Luistxo

    Atzo berriro entzun nion Aresi, enredar hori, ETAren agiri berri eta hiperluzearen ondoren. Beste gauza bat ere entzun nion, behin eta berriro errepikatzen dutena: “Hau ez da espero dugun komunikatu bakarra.” Ez da egia. Espero ez duten komunikatua da, hain zuzen ere, ETAren amaierarena. Komunikatu rollero hauek espero dituzte, eta deseroso sentitzen dira apur bat ETAren amago txiki horiekin, baina laster joaten zaie ezinegona. Gainera, ETAk esperotako rolloak besterik ez ditu soltatzen azken aldi honetan. Espero beharko genuena, ez dirudi emateko prest daudenik.

    Erantzun
  2. Edorta

    Sustatun argitaratzen dituzuen bezalakoxe artikuluak beharko genituzke  ditxosozko “komunikatuak”. Lerro gutxitan, arreta zeureganatu eta funtsezko elementuak plazaratu.
    Oraingoak aldiz, lerro arteko irakurketa zail eta esangura bikoitzeko esaldiz beteak daude.
    Baina, bestalde, badute, poliki poliki arropa eransten duenaren morboa eta erakargarritasuna. Erritmoa eta denbora kontrolatu guran dabilen striperrarena.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude