Markak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hainbat produktu, izan galletak ala jogurtak, jatorrizkoa
duten markatik kanpo ez direla salgai jartzen dioten iragarkiak ugaritu dira.  Krisiaren eraginez, jendeak produktu zuriak
erosten ditu sarriago eta sistema kapitalistaren oinarrian dauden markek kolpea
sentitu dute. Orain arte, telebista marken iragarkietatik bizi  izan da. Baina, behera egin duenez publizitate-fakturazioak,
mugimendu interesgarriak ekarri ditu. Lehena, TVEk mugatua izango duela
publizitatearen presentzia. Bigarrena, legez, kanalak batzeko zeuden mugak
desagertu egingo direla. Laster Cuatro eta Tele 5 ala A3 eta Sextaren arteko
bateratzeak etorriko dira, denontzako publizitaterik ez dagoela  ikusita. Telebista kanalak ere markak dira
eta gaur egun zaila egiten zaie hain ugaria den merkatuan bereiztea eta izaera
propioa erakustea.

Programak ez  dira markak

Gero eta ugariagoa da programa bat gustuko kanal honetan eta beste hori bestean dabilen jendea. Kanalarekiko fideltasun barik, handik hona jardutea. Eta, ahalegin berezia egiten duten arren, promoak, irudi korporatiboa, aurkezleak eta ikur-ontzi gisa arituko diren hainbat saio, kanalek oso ahula dute marka propioa. Eskaintza oso antzerakoa dute kanal gehienek, kopiak ugaritu egin dira eta apustu berrietarako abagadune ekonomikorik ez dela dakite guztiek. Gainera, zaila da horrenbeste kanalen artean bakoitzaren nortasuna plazaratzea. 

Eskerrak, horretan, zerbitzu publikoko kanalek abantaila dutela. Neurri handi batean, beraiei dagokielako marka “zuri” gisa aritzea eta, krisi garai honetan, sendotasuna erakustea.

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Egungo egoeran, gainera, euskarazko kanalek abantaila dute, hizkuntzak sekulako marka identifikatzaile lana egiten duelako. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude