Erreportari

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Oso gustura ikusi ditut GoiTBko
Julen Iriondok egin dituen erreportajeak. Duela hiru bat aste, erreskate
lanetarako txakurrak nola trebatzen dituzten azaltzen zuen. Lehengoko saioan, eguraldi
euritsuak dituen milaka aurpegi erakusten zizkigun.

Formato freskoa du
saioak, “Callejeros” (Cuatro), “Vidas anónimas” (Sexta) edota “Repor” (TVE1)
bezalakoena, eta hauek atzerritik ekarritakoen egokitzapenak dira. Guztiek “bitartekaritzarik”
gabe eginiko programak direla irudikatzen dute, bote-lasterrean, muga tekniko eta
irizpide ideologikorik gabe burutuak bailira. Formatoak ezkutatu nahi du
artefaktoa. Erreportariak baina, ondo daki telebista zerbait izatekotan
planifikatua dela. Saio hauek produkzio lan handia  izaten 
dute atzetik, elkarrizketak lotu, baimenak eskuratu eta irudiz hornitu
gidoia. Edizioa, programaren erritmoa zaindu eta edukiaren ardatza ez galtzea
beti izaten dira egilearen buruan.

 

2 iruzkin “Erreportari” bidalketan

  1. arantzabalIban Arantzabal

    Pozten naiz gustura ikusi baduzu, Edorta. Julen Iriondok gaia aukeratu, landu, kontaktuak egin, behar direnak lortu, kamera lanak egin, kazetari lanak ere bai… eta gainera editatu txukundu eta emisiora bota.

    Guretzako erronka handia zen kazetariak zerotik hamarrerako bidea bakarrik egitea. Kazetariak kate guztia egiteko gai izatea eta kate horren emaitza gustukoa gertatzea ikusleari… bada pozik egoteko motiboa bai egilearentzat eta baita lan sistema honetan sinisten dugunontzat.

    Eskerrik asko. Julen zorionduko dut.

    Erantzun
  2. Edorta

    Esaten doten guztixak ez daukie zegatik egixa izan bierrik, baina egittan pentzetan  dotelako esaten dittut. Tori, mingainlatraua!!
    Santamas inguru hortan ikusiko gare egunen baten?
    Ondo segi.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude