2008ko ekainaren 19a. Radio Euskadi. 9etako albistegia: “..lectura ininterrumpida de “Gero”… de Axular (esatariaren ahoskeran: Aksular)…en la sede de Euskaltzaindia (Euskaltxaindia)…”
Glup!!
2008ko ekainaren 19a. Radio Euskadi. 9etako albistegia: “..lectura ininterrumpida de “Gero”… de Axular (esatariaren ahoskeran: Aksular)…en la sede de Euskaltzaindia (Euskaltxaindia)…”
Glup!!
Radio Euskadiko zenbait esatariren arazo kronikoa da. Felix Linaresi “con Sabier Lapich” edo “Unaks Ugalde” entzuten diodan bakoitzean belarriko mina sortzen zait.
Oso tipikoa bai, tipikoegia agian.
Baina geuri ere autokritika egitea komeni zaigu:
Nola ahoskatzen du ba jendeak Axular? Horrela, euskarazko edozein ‘x’ bezala. Bada, ez, ez da horrela. Kontuan har hori grafia zaharra dela eta gaurko ‘ts’-ren balioa duela. Beraz, Atsular ahoskatu behar genuke (eta hala esaten dute haren herrian)… Hortaz, guk geuk gazteleradunek bezalako akatsa egiten dugu, hots, grafia zaharra egungo ahoskeraz interpretatu.
Ondo izan!