You tubeko bideoan ez
ziren Chavez Venezuelako lehendakariaren hitzak entzuten. Berriketan zebilela
ikusi bai, baina mikroa Espainiako Rodriguezek zeukan zabalik. Diskurtso formalista,
lasaigarria eta hutsal xamarra, dena esan behar bada.
Halako batean, Espainiako
agintari elektoaren atzetik Borbonen burua agertu zen eta “Se sienten coño”
jaurti zuen.
Ez, ez.
Parkatu (Blanco PSOEko bozeramaileari Maroko eta
Melillaren arteko hanka sartzea onartzen bazaio, nola ez ba niri!!).
“Por qué no
te callas” esan zuen.
Eta, barreari eutsi
ezinean nenbilela, eztabaida esperpentiko hartan, estilo bereko beste esaldi
bat entzun zen off-ean: “Por favor no hagamos diálogo”.
Demasakoa.


klap klap klap (txaloak…)
Aspaldian irakurri dudan artikulurik dibertigarriena!
Egoera bera zen harrigarria: parre egiteko bezain beste negarrerako aukera ematen zuen.
Edozelan ere, dankesen!