Hasi dira harrotzen “Escenas de matrimonio” telebista saioaren
inguruko hautsak. Ordutegi horretan gustuko beste programa batzuk neuzkanez
eta “bost segundoko testa” pasa ez zuenez (tarte horretan erabaki
daiteke saio bat gustatuko zaizun ala ez!), alboratua nuen, hain
famatua bilakatu dena. Gero, Radio Euskadin ditxosozko programa hartu
zuten berbagai eta aurrerago Berrian dedikatu zioten zutabetxo bat.
Interneten ere asko dira saioari buruzko erreferentziak. Asko, bai,
gaztelerazko nazka. Hori sortzen dit “E de M” delako saioak. Eta ez da
pertsonaia bakoitzak bere bikotekidearekiko erakusten duen errespetu
faltagatik. Ezta ere, txiste erraz eta topikoz josia dagoelako. Are gutxiago,
antzerki
kutreetako gidoia, deklamazioa, testura, dikzioa, erritmoa
duelako,
baizik eta etsipena sortzen didalako. Nola liteke hain gogoz
kontra
beraiekin bizi eta estimu gutxian dituzun gizon/emakumeekin segitzea, segundo bat bera ere gehiago. Bikotean iraute hutsa ezin da
helburua izan. Eta telesaio horretan, umore kaustikoaren itzalpean,
aldatzeko gaitasuna ez duten pertsona(ia)k ageri zaizkigu.
Etsipena
Utzi erantzuna