Xede-taldea

Programa batek izenburua, edukia eta
aurrekontua bezain definitua izaten du nori zuzendua den. Populazio osotik
zeintzuk erakarri nahi dituen. Hala ere, badira telebista saio batzuk zaharrak
eta gazteak, gizonak eta emakumeak eta ikus-entzule arruntak eta sofistikatuak
erakartzen dituztenak. Horiek, “programa pelagikoak” deitzen dituzte,
telebistaren aurrean egon daitezkeen guztiak bereganatzeko gauza direlako.
Horietariko bat da “Camera cafe”. Baina baita ere Simpsondarrena, hainbat kirol
erretransmisio eta, duela oso gutxia arte, 
prentsa-arrosari buruzkoak.

Azken hauen erakargarritasun mailak behera
egin du eta telebista kanal askotan ordezkoen bila ari dira buru-belarri. Lan
zaila dute, azken hamarkada honetan ikur-untziak izan direnak ordezkatzea. Zela
beteko dituzte orain horrenbeste emisio-ordu? Nola mantendu hain
produkzio-kostu bajuak halako audientzia-kuota erraldoiak mantenduz?

Arrantzarako sarean zuloak josten ari dira
programatzaileak, oporretara joan aurretik.

Iruzkin bat “Xede-taldea” bidalketan

  1. Desplazatua

    Ba ni poztu egin naiz era horretako programak kentzeko erabakiarekin, ia behingoz telebista beste ordu arraro horietan ere ikusteko aukera izaten dugun, ze, gaur egun, telesail-adiktua izateaz gainera, 22:00ak aurretik telebistan ezer gustukoa topatzea zail samarra izaten da (jakina, beti geratzen dira La2eko dokumentala!).

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude