Badira urte batzuk Arrasateko Udalak “Kurtzetxiki balioan jartzeko proiektua” abiatu zuela, eta hain zuzen, proiektu honen helburuetako bat herriko abeltzaintzari bultzadatxoa ematea da, Kurtzetxikiko larreak herriko baserritarrei utziz beren ganaduak bertan bazka dezan.
GUreztatu ekimeneko Lehen Sektorea biziberritzeko lantaldeak bat egiten du proiektu honekin, eta gure ekarpena auzolanaren bitartez egitea erabaki dugu, bide batez herritarren konpromiso eta babesa ere bilatuz. Horretarako, udaleko Ingurumen Sailarekin ari gara elkarlanean, eta zuen guztion laguntza behar dugu.
Pasa den azaroan bertan behera utzi behar izan genuen auzolana eguraldi txarraren ondorioz, eta udaberriarekin batera berau ospatzea erabaki dugu. Hemen deialdia:
Auzolanerako eguna: MARTXOAK 29, LARUNBATA.
Ordua: GOIZEKO 9:00etan.
Topalekua: BEDOÑA AUZOKO APARKALEKUAN.
Auzolanaren antolaketa egokirako, beharrezkoa da parte hartzaile kopuru zehatza izatea egun batzuk lehenago. Horretarako, eman izena ondorengo loturan Izen ematea, deitu 943.79.68.48. telefono zenbakira.