Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu hitzaldia

Udako oporrak amaitu berri, txanpa berriari ekiteko hitzaldi interesgarria antolatu dugu GUreztatu ekimenetik, Arrasateko Emakume Txokoa eta Emaus-ekin batera: “Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu“.

Txileko Anamuri Elkarteko (Asociación Nacional de Mujeres Rurales e Indígenas) kide den Florencia Arostica Euskal Herrira dator, eta datorren asteazkenean, irailak 11, Arrasaten izango da. Emakumeek elikadura burujabetzan duten garrantziaz eta komunitatearen indarraz ariko zaigu, eta berarekin batera Maite Aristegi (Baserritarra, eta EHNE eta Etxaldeko kidea) eta Assumpta Ayerdi (Emaus, Elikadura Burujabetza ataleko arduraduna) izango ditugu, Debagoieneko Emakume baserritarren egoeraz eta Euskal Herrian elikadura subiranotasunaren alde lan egiten duten elkarteez mintzatuko zaizkigularik hurrenez hurren.

Eguna: Irailaren 11, asteazkena.
Ordua: 18:30
Tokia: Kultur Ateko Areto Nagusia.

Hitzaldiaren kartela hemen ikusgai:
Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu. 2013-09-11

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude