“Herrigintza ei da giltza?”
Krisiak, herritar xumearen baliabide ekonomikoak nabarmen mugatzeaz gain…
… gizartearen psikologia gogor astindu du. Ezkorrak egin gaitu.
Itxaropena galtzea gizarteari gerta dakiokeen okerrena dela entzun berri diot lagun bati, eta ez zaio arrazoirik falta. Egoerari buelta emateko formulak denetarikoak izan daitezke, baina egunotan batek deitu du nire atentzioa; Arrasaten azoka birpentsatzeko ekimenaren atzean 400 bat lagun daude lanean, herrigintzan. Azoka espazio berritzaile bat moduan ulertzen dute, herriak egina herriarendako.
Bideragarria ei den? Ekonomikoki ezin jakin oraindik, baina sustatzaileak harro egon daitezke: itxaropenik ez zaio falta azoka berriari.
Jokin Bereziartua
http://goiena.net/iritzia/show/herrigintza-ei-da-giltza/