PAPERA

Goiena Aldizkaria

Captura de pantalla 2014-09-25 a la(s) 15.45.23

Debagoienean banatzen den papereko hedabiderik irakurriena da askogatik Goienaren papereko edizioa. Hala baieztatzen du CIES erakundeak, Hego Euskal Herrian hedabideen audientzien neurketa egiten duenak. El Diario Vasco, Gara, Noticias de Gipuzkoa eta Berria egunkariek baino askoz ere irakurle gehiago ditu. Bestalde, paperekoa da Goiena multimedia egitasmoaren adar oparo eta eraginkorrenetakoa. Oparoa, ekoizpenari eta zabalkundeari dagokienez eta baita publizitate euskarri gisa.

Goienaren papereko arloak 96 orrialde sortzen ditu eta 24.000 ale banatzen ditu astero. Goiena aldizkariak 20.000 ale eta Puntua-k 4.000.

Biak egubakoitzetan kaleratzen dira: Goiena aldizkaria urte osorako harpidetza egiten dutenei, etxeko postontzian banatzen zaie, doan, eta Goienakide direnei, berriz, Puntua astekaria ere banatzen zaie.

Geurean nagusi

Goiena aldizkaria da zabalkunde handienetakoa duen euskarazko idatzizko hedabidea. Jakina, Debagoienean liderra da Goiena aldizkaria, gehien saltzen duen egunkariak baino hiru bider gehiago banatzen du eta Debagoieneko astekari irakurriena da. Ia etxe guztietan sartzen denez, familiako kide guztiek irakurtzen dute (guraso, seme-alaba, zahar zein gazte).

Euskal Herrian erreferente

Debagoieneko herri aldizkariak eredu eta erreferentzia nagusi dira Euskal Herriko tokian tokiko euskarazko prentsarendako. Arrasate Press, 1988an urte sortua, eredu nagusi izan da, gainerako eskualdeetan ugaritu diren aldizkariendako.

Iragarleendako euskarri bikaina

Goiena aldizkaria ezinbesteko bihurtu da Debagoieneko profesional, denda, enpresa eta merkataritza etxeendako, batik bat, eta baita ibarrekoak ez direnendako.