Goiena Aldizkaria

Captura de pantalla 2014-09-25 a la(s) 15.47.04

Goiena aldizkaria da Debagoiena osoan, egubakoitzetan, doan banatzen den informazio orokorreko astekaria. 20.000 ale banatzen ditu astero: politika, ekonomia, hezkuntza, gizartea, kirola, kultura…, arloko ibarreko berriak jasotzen ditu, asteak emandakoari eta datorrenari erreparatuz.

Elkarrizketak, iritzi orriak eta zerbitzuetako zein entretenimenduzko informazioa ere badakar. 56 orrialde dauzka, prentsa paperean inprimatzen da eta egunkari formatukoa da.

GOIENArekin batera, urtean zehar, hainbat gehigarri tematiko, komertzial edota ibarreko herrietako jaien gaineko bereziak ere argitaratzen dira.

Goiena Aldizkaria