Aldizkari digitalak

TTAP ALDIZKARIA

Doako euskarazko lehen aldizkari digital multimedia da Ttap. 2018ko irailaren 21ean kaleratu zen lehen zenbakia eta eskuko telefonoetan irakurtzeko, ukitzeko, ikusteko eta entzuteko pentsatua dago. Elkarrizketak eta erreportajeak dira aldizkariaren zutabe nagusia eta bideo, audio zein testu formatuetan kontsumitzeko aukera eskaintzen du, erabiltzaile bakoitzaren gustu eta beharretara egokituz. Euskal Herri luze zabaleko gaiak lantzen ditu kolaboratzaile sare handiarekin batera. Aplikazio bidezko aldizkaria da eta asteroko maiztasuna du; ostiralero zenbaki berria egoten da deskargagarri.

Ttap aldizkariaz doan gozatzeko, deskargatu aplikazioa Google Playn edo Apple Storen.

ZUT ALDIZKARIA

Gazteekin eta gazteendako sortutako eskuko telefonoetarako aldizkari digital multimedia da Zut. Ikus-entzunezkoa oinarri duen euskara hutsezko aldizkaria gazte eta nerabeei zuzendutakoa da eta haiek gustuko dituzten gaiak jorratzen ditu –youtuberrak, telesailak, musika, moda, sukaldeko errezetak, elkarrizketak…–. Hamabostean behin kaleratzen da, ostegunetan, eta aplikazio bidez deskargatzen dira aldizkariak eskuko telefonora.

Zut aldizkariaz doan gozatzeko, deskargatu aplikazioa Google Playn edo Apple Storen