Gaur, uztailak 8, eguraldiaren iragarpena ona eman ez duten arren, autobusa 9:30etan hartu eta Zarautzerantz abiatu gara Aretxabaletako Gazte Lekuko Udaerorekin batera.
Zarautzen Donejakue bidea hartu eta Getariarantz gindoazela, Gipuzkoako kostaz gozatzeko aukera izan dute gazteek. Bertara heltzean, euria hasi duen aitzakiarekin, geldiune bat egin dugu, zerbait jan eta jolasteko astia hartuz.
Atertu duenean, berriz ere martxan jarri gara tipi tapa Zumaiaraino iritsi arte. Hondartzara heldu bezain laister, gazteak denbora galdu gabe batzuk hondartzako ur gaziaz disfrutatzen ibili dira beste batzuk karramarroak harrapatzen ibili diren bitartean.
Arratsaldea hondartzan eman eta gero bueltatzeko ordua heldu zaigu, oraingoan, trena Eibarrera eta bertatik Arrasatera autobusa hartu dugu. Gazteei garraio publikoa erabiltzeko ohitura sustatu nahi izan diegu.
Gazteak egun osoan zehar ezagutzen joan dira beraien arteko harremana sendotuz eta bihar ere, bere horretan jarraituko dute espeleologia ekintza bateratua egingo dugulako.
Gaurkoan eguraldiak lagundu digula esan genezake!