PLAN ALDAKETA EGURALDIAGATIK

Gaur, uztalak 7, San Fermin eguna, eguraldi goibelarekin hasi dugu eguna, ondorioz, gazte gutxi etorri da irteerara eta plana aldatzea erabaki dugu.

Gaurko plana Usakora txangoa egitea zen, bertan jolastu eta errekan bainatzera. Elkartu garenean giroa zein zen ikusita, Udalara joatea erabaki dugu eta pentsa bezain laister ekin diogu bideari. Segituan euria hasi da eta azkenean erdigunera jaitsi gara.

Bertan, bazkaldu eta denon artean aukeratutako pelikula bat ikusi dugu “Hansel eta Gretel” hain zuzen ere. Oso gustora egon gara guztiok!

Bihar, Kostaldera joango gara Zarautz-Zumaia ibilbidea egin eta hondartzako olatuez disfrutatzera.

Udaixe oraindik ez da amaitu, nahi izanez gero, izena emateko aukera dago, Txatxilipurdi edo Gazte Bulegoan, ANIMATU ZAITEZTE!!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude