ESPELEOLOGIA ARRIKRUTZEN!

Gaur ere disfrutatzeko eta abenturarako aukera izan dute Udaixen izena eman duten gazteek. Atxabaltan Uda-Ero egitasmoan izena eman duten gazteekin batera, Oñatiko Arrikrutz kobazuloetara txangoa egin dugu!

Kaskoak eta frotalak jantzita, eta espezializatutako gidariarekin, lurraren barrenetako iluntasunera sartu gara. Oso bizipen interesgarriak izan ditugu egunerokotasunean ezagutzen ez dugun inguru ilun, humel eta isilean.

Milaka eta milaka urtetan zehar naturalki sortutako mirariak ikusteko aukera izan dugu; estalktita, estalagmita, zutabe, banderolak, heliktikak,… Hauek nola sortu diren, koban zer bizitza dagoen eta izan den, eta beste hainbat kontu ezagutu ditugu gidariaren eskutik.

Asko disfrutatu dugu guztiok gaur naturak eskeinitako lurpeko paradisu honetan! Irteera paregabea gaurkoa!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude