Hilabetekako artxiboa: iraila 2014

Eeentzuun gaaaazteak, erdigunea martxan da jada!

Badira bi aste-bukaera erdiguneko gaztetxokoa zabalik dela. Poliki-poliki  martxa hartzen ari gara eta dagoeneko hamaikatxo ekintza burutu ditugu. Besteak beste, oporretako momentu berezienak elkartrukatu, udalekutako abenturak kontatu, pelikulak eta laburmetraiak ikusi, nagusien gunea birmoldatzeko asanbladak egin eta futbolin nahiz mahai-jolasei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Maritxu 2014 Gaztetxokeroak kalera!

  Ostiralean maritxu kajoi! Jai berezia Arrasaten. Gaztetxokeroak kalera irtengo gara elegante jantzita eta gogotsu. 2013an moduan bost baietz lehiaketa izango dugu; Maritxuak, Euskal Herria eta Arrasateri buruzko  galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Sariak ere izango dira parte hartzaileentzat. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musakolako gaztetxokoa. Dinamika polita eta irteera ostiralean!

Ikasturtea modu politean hasi dute Musakolako gaztetxokoan, idea askorekin eta gogotsu ekin diote astean zeharreko dinamikari. Ostiralean berriz Gaztetxokoa goitik ikusi nahian mendira igo ziren! HAN GAZTETXOKOA!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaztetxokoak aste honetan irekiko ditugu!

Aste honetan irekiko dituzte ateak Gaztetxokoek! Aurtengo hezitzaile taldean aldaketak izango ditugun arren aurpegi berririk ez! Ordutegiak berdina izaten jarraituko dute bai auzoetako gaztetxokoan bai eta erdigunekoan ere. 12-17 urte bitarteko gazte guztientzat mila aukera izango dira ikasturte honetan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Uribariko festetan: Erguindongadak Erguineko gaztetxokoaren eskutik!

Eman diogu ikasturteari hasiera. Martxan gaude! Gogotsu ilusioz eta gauza berriak ikasteko prest! Urtero moduan Gaztetxokoak ireki aurretik Erguineko Jaietan ekintza bereziak egingo ditugu. Ostiral honetan nerabeentzako lehiaketa berezi bat egingo dugu Erguineko Gaztetxokoaren eskutik. Erguindongadak egiteko prest?? Agertu 17:00etan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina