PRIMERAKO GAZTE FESTA!!

Zapatu honetan gazte festa izan genuen Ttak taldeko lagunekin batera. Gazte batzuk elkartu eta AED-ko lokalean jolas desberdinak egin genituen geure artean ezagutzeko eta harremana sortzeko asmoz. Jolasak dibertigarriak izan ziren eta oso ondo pasa genuen. Ondoren, merendola izan genuen tripa betez indarrak berreskuratzeko. Arratsaldea ederto bukatzeko Ttakeko kideen kontzertua izan genuen gazte lekuan. Gitarraren, ukelelearen zein trikitiaren soinuekin bat abesti ederrak entzuteko eta kantatzeko aukera izan genuen. Arratsalde aparta izan zen eta oso ondo pasatu genuen!!

Honez gain, bai ostiralean eta baita domekan ere ekintza desberdinak egin genituen. Alde batetik, betiko futbolinean, pinponean, wii sport zein wii dancean aritu ginen. Gainera eguraleguraldi ona egin zuela aprobetxatuz, hankapalotan ibili ginen kanpoan eta aurreko astetan hasitako murala bukatu genuen.

Ikusi bezala aktibo gaude gazte lekuan, beraz, animatu eta etorri gurekin batera ondo pasatzera!!IMG_20160604_182155IMG_20160604_182813IMG_20160604_184759IMG_20160604_185720IMG_20160604_190506IMG_20160604_194233IMG_20160604_193608IMG_20160604_194748

IMG_20160603_190620

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude