PASA DA MAIATZA!!

Hiru egunetan zehar gazteen nahietatik abiatutako ekintzak egin ditugu. Giro aparta izan dugu asteburu guztian zehar!!

Ostiral, zapatu, zein domekan futbolinean jo eta ke ibili gara. Gainera wii dancearekin dantza egin,  pinponean jolastu eta mahai jolas desberdinekin ere gozatzeko aukera izan dugu.

Gazte txokoaren apainketa lanekin jarraituz, aurreko astean hasitako sofak egiten jarraitu dugu, kojinak apainduz.

Gainera, lasai eta giro ederrean hitz egiteko eta gure arteko harremanak sendotzeko ere balio izan du asteburu honek.

Ekainean gaude, ikasturte honetakoIMG_20160528_185418 IMG_20160528_185425 azken txanpan !! Animatu eta parte hartu!!

 

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude