ITXI DITUGU GAZTE TXOKOAK ETA HASI DA UDAIXE!!

Jadanik itxi dira gazte lekuak eta honekin batera Udaixe hasi da. Gazte lekuetako azken asteburuan, San Juanetarako kamisetak egin genituen. Talde desberdinek kuadrilako kamisetak egiteko aukera izan zuten. Kamiseta txuriak ekarri zituzten gazteek eta arroparako margoak erabiliz kamiseta desberdinak sortu genituen. Bestetik, domekan azken agur gisa Eskoriatzako Jasan taldearen kontzertua izan genuen. Oso giro ona egon zen eta oso gustura bukatu genuen ikasturtea.

Baina uztailerako aukera badaukagu, Udaixe hasi baita! Ekainaren 27an, astelehena, eman genion hasiera eta Urkulura joan ginen jolas desberdinak egin eta bertan afari meriendatxoa egitera. Oso ondo pasatu genuen eta elkar ezagutzeko aukera izan genuen. Oraindik ekintza ugari ditugu aurretik eta ederto pasako dugu!!IMG_20160618_171823 IMG_20160618_172436 IMG_20160619_190921 IMG_20160619_192333CAM00690 CAM00689 CAM00692 CAM00695 CAM00696

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude