KARROZAGINTZAN JO ETA SU!

Asteburu honetan dagoeneko hasi gara inauterietarako lanean, jo eta su ibili dira gazteak karrozari forma ematen. Hasi gara gure ibilgailua osatzen, kartoietan formak egin eta margotuz. Beste taldetxo batek haien mozorroak egiten jardun du.

Datorren asteburuan inauteritan gauzatuko den gazte bazkarrirako izen ematea zabalduko dugu, beraz, interesa izanez gero, etorri Erdiguneko Gaztegunera eta eman izena 3€ren truke!

Aurreko astean hasitako gauzekin ere jarraitu fugu; muralarekin ere gogotsu gabiltza eta asteburuan jarraitu dugu atzeko lokalari itsura berria ematen. Egindako eskulanak behin leortuta, margotu egin genituen aurrekoan.

Hankapaloek hainbat gazte erakarri zituzten, eta ederto ibili ziren alde batetik bestera ohikoa baino garaiago.

Film emanaldia ere eskeini genuen, oraingoan “A escondidas” izan genuen  ikusgai, bi gazteren harteko harremana kontatuz arrazakeria eta homofobia bezalako gaiak lantzen dituen pelikula.

Asteburu honetan ere ekintza eta gozatzeko gogoz egongo gara, beraz, animatu parte hartzera!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude