INAUTERITARA BEGIRA

Aurten inauteriak goiz datoz, eta dagoeneko denok daukagu buruan mozorroren bat edo beste. Erdiguneko Gaztegunean ere, urtero lez, mozorrotu eta karroza eraikitzeko asmoa daukagu. Iada egin dugu taldetxoa mozorrotzeko, erabaki dugu mozorroa eta egin dugu karrozaren diseunua.

Atzeko lokala tailer bihurtuko dugu datozen asteetan lanari ekiteko. Mozorroak zein karrozak egiteko tresnak eta laguntza izango da bertan, beraz, animatu inauterietarako gurekin prestatzera!

Gaztegunea oso bizi dago eta denetik egin dugu asteburuan! Atzeko lokala itsuraberritzen dabiltza gazteak, proiektoreaz baliatuz hainbat hormatako irudiak aldatuz. Fin-fin dabiltza!

Gaztak artista batzuk dira, eta muralaz gain, sorkuntza asko daukate. Globo batzuk eta periodikoa hartu eta momentu batean eskulan bat inprobisatu zuten!

Film emanaldia ere eskeini dugu. Asteburu honetan “Yo soy Sam” izan dugu ikusgai, oso pelikula polita, gustora ikusi genuena eta edonorentzat gomendagarria.

Gainera, guzti hau gutxi balitz, betiko baliabideek arrakasta izan dute: wii dance, mahai-jolasak, pinpona eta futbolina.

Gaztegunean ez gara aspertzen! Animatu parte hartzera!


Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude