GORE TAILERRA ERDIGUNEAN!

Asteburu honetan ere gelditu barik ibili gara Erdiguneko Gazte Txokoan!

Aurreko asteburuetan bezala, inauteriak prestatzen jarraitu dugu, karrozak eta baita mozorroak ere. Oso fin gabiltza aurten eta ia dena prest daukagu sormenaz eta algaraz beteriko festa honetaz gozatzeko! Asteburu honetan Inauteritako Gazte Bazkarirako tiketak eskuratzeko azken aukera izango da. Etorri erdigunera eta eman izena!

Tailer berezi bezala, Gore tailerra izan dugu igaro den asteburu honetan. Gezurretako haragi eta odolaz baliatuz, zauri odoltsuak irudikatzeko aukera izan dugu. Gazteek beldurrezko filmetako makilatzaile paperean sartu, nazka alde batera utzi eta edonor beldurtzeko moduko efektuak lortu dituzte!

Txapak egiteko makina ere eraman genuen Erdigunera, eta honekin gure jantziei alaitasuna emateko apaingarri pila sortu genituen.

Lagun arteko giroaz gozatu dugu, eta oso gustura ibili gara mahai jolas ezberdinekin barre algaran!

Igandean momentu unkigarri bat ere bizi izan genuen; gazteek kalean galduta zebilen txakur bat aurkitu zuten, eta hau zaintzen egon ginen bere jabea aurkitu eta biak berriz elkartu arte. Arduratsuak benetan gazteak!

Asteburu honetarako ere ekintza eta gozatzeko gogoz gaude! Animatu parte hartzera!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude