PASA DA MAIATZA DAGOENEKO!

Beldurrezko pelikula ikusteko proposamena bota zuten gazteek ostiralean. Gauzak horrela, asanbladan bildu eta denon artean disko gogorreko pelikula bat aukeratu genuen.  Filmak izugarrizko arrakasta izan zuen,  40 gazte animatu ziren hau ikustera eta gainera isil-isilik egon ziren. Arratsaldearekin bukatzeko,  Udaixera animatu diren gazteekin afari-bilera izan genuen. Elkar ezagutza jolas batzuk egin ostean, udaleku hauetako irteerak adosten aritu ginen.

Larunbatean “Bidaien kronikak” egitasmoaren zazpigarren, eta honen bestez, ikasturteko azken hitz ordua izan genuen. Garazi Azkarate gonbidatu genuen geurera eta ordu betetxo batean Perun izandako 6 hilabeteetan ikusi, ikasi zein bizi izandako esperientzia ezberdinak kontatu zizkigun. Eskerrik asko Garazi! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten.

Igande arratsaldeko ekintza oso berezia izan zen. Serigrafia tailerra egin genuen Arrasateko gaztetxeko kideekin elkarlanean. Kamiseta poli-politak sortu genituen, bai horixe!

DSC_0688

DSC_0689

IMG-20150530-WA0004

IMG-20150530-WA0005

IMG-20150531-WA0005

IMG-20150531-WA0006

IMG-20150531-WA0007

IMG-20150531-WA0008

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude