BOST ASTEBUKAERA BESTERIK EZ DIRA GERATZEN ERDIGUNEKO ATEAK IXTEKO. AZKEN TXANPAN GAUDE GAZTEAK, APROBETXA EZAZUE!

Aurreko astean martxan jarritako maskara tailerrari jarraipena emanaz ekin zioten batzuk ostiral arratsaldeari. Gainontzekoak, irratia muntatu eta Enkoreko taldeko abeslariari egingo beharreko elkarrizketa prestatzen aritu ziren.

Gazteek horrenbeste espero zuten unea iritsi zen larunbat arratsaldean; Enkore musika taldeko abeslaria etorri zen gurera. Jende mordoxka bat bertaratu zen kontzertua ikustera eta zuzeneko bikaina eskaini zuen. Ostean “Gazte Tentsioa” irrati programa berpiztu eta elkarrizketa egin zioten bi gaztek. Bukaeran argazki zein autografoetarako unea iritsi zen. Guzti honetaz gai, bi kamiseta eta disko bat oparitu zigun abeslariak. Hiru opari horiek hurrengo egunetan zozketatuko ditugu.

Igande arratsaldean Bat Irabazteko telebistako lehiaketa ezaguna simulatu genuen. Proba ezberdinen bitartez erdiguneko gazteen trebetasun maila ikusteko aukera izan genuen. Parte hartzaile mordoa egon zen eta gogor animatzen zuen publikoa izan zuten bidelagun.

DSC_0686 DSC_0687IMG-20150524-WA0001 DSC_0689DSC_0690IMG-20150524-WA0004 IMG-20150524-WA0005 IMG-20150524-WA0006 IMG-20150524-WA0008

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude