Hilabetekako artxiboa: maiatza 2015

BOST ASTEBUKAERA BESTERIK EZ DIRA GERATZEN ERDIGUNEKO ATEAK IXTEKO. AZKEN TXANPAN GAUDE GAZTEAK, APROBETXA EZAZUE!

Aurreko astean martxan jarritako maskara tailerrari jarraipena emanaz ekin zioten batzuk ostiral arratsaldeari. Gainontzekoak, irratia muntatu eta Enkoreko taldeko abeslariari egingo beharreko elkarrizketa prestatzen aritu ziren. Gazteek horrenbeste espero zuten unea iritsi zen larunbat arratsaldean; Enkore musika taldeko abeslaria etorri zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ZIORLAKO JAIEK EZIN IZAN DUTE ERDIGUNEAK DUEN BIZITASUNA ITZALI!

Maskara tailerra egiteko proposamena bota zuten gazteek ostiralean. Hau horrela, txatxiliko biltegira joan, beharrezko materiala hartu eta maskarak egiten hasi ginen. Musakolako jaien ondorioz, nagusien lokala hutsik egon da astebukaera osoan zehar.  Gauzak horrela, txikienek, hau da, LH6koek beraientzako guztiez ezaguna … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ENKORE GAZTE GUNEAN

Gazte guneko nerabe koadrila batek antolatuta etorriko da Erdigunera, Errekalde auzotik zuzenean, ENKORE rock gazte taldea. Larunbatean izango da kontzertua eta 17:30etan hasiko da. Haien musikaz gozatzeaz gain, elkarrizketatu ere egingo ditugu “Gazte tentsioa” irrati saioan! Etorri, ederra izango da-eta!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ERRITMO EZIN HOBEAN GABILTZA!

Ostiralean Markuleteko garbigunea ezagutu genuen.  Bi aste dela desmuntatutako sofaren soberakinak “txatxifurgoan” sartu eta garbigunera abiatu ginen berauek bertan entregatzeko asmoz. Bertan dagoen langilearen laguntzaz, garbigunearen funtzionamendua ezagutu eta furgonetan eramandako hondakin guztiak birziklatu genituen. Furgoneta Grupo San Juaneko aparkalekura itzuli … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BADATORRELA UDA GIRO GOXOA!

Aupa Gazte! Zuretzat albiste on bat daukagu: aurten ere, uztailean, UDAIXEn esperientzia apartak bizitzeko aukera izango duzu! Ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitartean, ekintza pila egiteko asmotan gaude. Batzuk jada zehaztuta daude baina beste batzuk ostera, izena ematen dugun guztion artean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ZALANTZEN KUTXARI ITXIERA ZAPATU HONETAN!!!

Sexualitatearen inguruan zenituzten zalantzei erantzuna emateko ordua iritsi da! Erdiguneko Gazte gunean arratsaldeko 18:00etan bilduko gara denok. Montse Velaskok, Arrasateko Udal Sexologia zerbirbitzuko arduradunak, lagunduko digu “zalantzen kutxan” bildutako gaiei argia ematen. Saio irekia da, parte hartu nahi duen edonontzat!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GORA ARRASATEKO GAZTETXEA! MUNDIALAK ZARETE!

Zapatu arratsaldea oso berezia izan zen. Ginkana erraldoi baten bitartez, herriko gaztetxea ezagutzeko aukera izan genuen.  Froga  ezberdin mordoa egin genituen: rokodromoan eskalatu, sukaldean merienda prestatu, sorkuntza tailerrean graffitiak egin, baratza txukundu, logelako oheak egiten ikasi eta abar luuuuzeee bat! … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina