Hilabetekako artxiboa: ekaina 2015

HASIAK GARA UDAIXEKO LEHENENGO EKINTZEKIN!

Gaurkoan, erdiguneko gaztetxokoan elkartu, San Juanetan bizi izandakoen errepasoa egin eta Erguineko gaztetxokora abiatu gara afari ederra prestatzeko intentzioarekin. Bertako labea aprobetxatuaz, pizza goxo batzuk egin ditugu. Talde bakoitzak bere pizza propioa egin du; beraiek izan dira osagaiak aukeratu eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

BI ASTEBUKAERA BESTERIK EZ DIRA GERATZEN ERDIGUNEKO ATEAK IXTEKO. AZKEN TXANPAN GAUDE GAZTEAK, APROBETXA EZAZUE!

Enkorek oparitutako CD eta kamiseten zozketa egin genuen ostiral arratsaldean. Ostean, futbolin eta pin-ponean aritu ginen.  Arratsaldearekin bukatzeko, mantenu lan batzuk egin genituen: sukaldeko apalak txukundu, wifiaren ruterra ongi instalatu… Larunbatean denetik egin genuen. Serigrafia tailerrarekin eman genion hasiera arratsaldeari, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GAZTE TENTSIOAK BESTE ELKARRIZKETA SAIO BAT IZAN DU!

Kontatu genizuen bezala, maiatzaren 23an Enkorekoen bisita izan genuen Gazte gunean. “Gazte tentsioa”n taldeko abeslaria elkarrizketatzeko plazerra izan genuen. Entzun nahi? Entzun hemen: Enkoreri elkarrizketa Gazte Tentsioan

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

PASA DA MAIATZA DAGOENEKO!

Beldurrezko pelikula ikusteko proposamena bota zuten gazteek ostiralean. Gauzak horrela, asanbladan bildu eta denon artean disko gogorreko pelikula bat aukeratu genuen.  Filmak izugarrizko arrakasta izan zuen,  40 gazte animatu ziren hau ikustera eta gainera isil-isilik egon ziren. Arratsaldearekin bukatzeko,  Udaixera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina