BI ASTEBUKAERA BESTERIK EZ DIRA GERATZEN ERDIGUNEKO ATEAK IXTEKO. AZKEN TXANPAN GAUDE GAZTEAK, APROBETXA EZAZUE!

Enkorek oparitutako CD eta kamiseten zozketa egin genuen ostiral arratsaldean. Ostean, futbolin eta pin-ponean aritu ginen.  Arratsaldearekin bukatzeko, mantenu lan batzuk egin genituen: sukaldeko apalak txukundu, wifiaren ruterra ongi instalatu…

Larunbatean denetik egin genuen. Serigrafia tailerrarekin eman genion hasiera arratsaldeari, ordu betetxo batean 20 kamiseta egin genituen.  Serigrafiarekin bukatzean, hanka palo, djembe eta mahai jolasetan aritu ginen.

Igande arratsaldean eguraldi ederra egin zuenez, jende gutxi gerturatu zen gurera. Bertaratu ziren gutxiekin, sofatan berriketan eta merienda jaten egon ginen.

CAM00573 CAM00574 CAM00578 CAM00579 DSC_0688 DSC_0692

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude