Prest daukagu otsaileko egitaraua!
Abendua
Abendua hilabete luzea izan da Gaztelekuan, ohikoa baino egun gehiagotan izan baitugu zabalik. Hori horrela izanik, era ezberdineko ekintzak egiteko aukera izan dugu.
Hala ere sarritan kuttunenak elkarrizketa sakonak izaten dittugu
Kaleidos mahai jokoarekin hasi genuen hila, gazteen adimen eta hizkuntz trebetasunak xaxatuz arratsalde oso batez aritu ginen jolas honetara.
Honako irudi hau da horren adibide. Ea “G” hizkiarekin hasten diren zenbat hitz aurkitzen dittuzuen irudian!
Bigarren asteburuan Durangoko azokara joatekoak ginen, baina autobusen konbinazioa horren xelebre izaki, bertan behera gelditu zen azokako plana eta gaztelekuan pasa genuen arratsaldea.
Igandean ordea Wii txapelketari eman genion tartea, eta Don Kin Kong, Sony Joku Olinpiarretan edo Wii Dance bezalako jokuekin aritu ginen nor baino nor.
Gabonetako opari jarioa gero eta gertuago zetorkigula eta… oparigintza taillerrak izan genituen gaztelekuan. Zer hobeto etxekoei norberak eginiko eskulan bat oparitzea baino!
Hori dela eta, Xaboigintza eta Bonboigintza taillerak egin genituen.
Prest gabonetako ekintzak!
Joan zaigu azaroa
Udazken koloreak alboratuz, nahiko ilun etorri zen azaroaren lehena. Kolore baltzak izan ziren Gaba Baltzeko protagonista. Egun Euskal Herrian kristauek Domusantu eta kosmopolitek Jaloguin ospatu arren, aspaldiko ohitura da egun hotan beste munduko espirituekin gogoratzea. Oraindik ere hainbat herrietan mantentzen den usadioa da Gaba Baltzarena eta hortik hartu dugu gure kartelburuarentzat izena.
Gure arbasoekin nahi izan genuen hitz egin, horretarako Depositoan Guija eta kandelen laguntzaz isiltasun osoz, adi adi egon ginen. Entzun gintuenak ere, ez zuen nahi izan gurekin komunikatzeko beraz gure arteko ausnarketekin amaitu genuen solasaldia.
Momentu hau aprobetxatu genuen beldurrezko laburmetraiaren estenatoki gisa atal batzuk grabatzeko.
Hileko bigarren astebukaran serigrafia tailerra izan genuen gaztelekuan. Plantilla ezberdinen bitartez kamisetak, eskolako kuaderno zein gainontzeko oroingarriak egiteko aukera. Bide batez, margotu berriak ditugun hormak apaindu genituen.
Hurrengo asteburuan mendizaletasuna eta sukaldaritza uztartu nahi izan genituen gaztelekuan. Tamalez, sabela betetzearenak aurrera egin zuen eta aldiz mendi irteera bertan behera gelditu zen. Honats gure sukaldariak!
Jokeyari eskeinitako asteburua ere izan genuen azaroan barna. Hala ere, eguraldiak (batez ere tenperaturak) ez zuen bat ere lagundu eta barruko ekintzei eman genien parte.
Gaztelekuaren eraldaketa lanetan, eskalatzeko rokodromo berri bat ipini dugu, horrela eguraldi txarreko egunetan ere kirolaz gozatzeko aukera izan ahal izateko.
Argazkietan ikus daitezke gure gazteak beraien gustura rokodromoa montatzen.
Musika asteburuak gogor jo zuen gaztelekuko atea. Txapagintza taillerraz baliatuz, gure gustuko taldeen txapak egin genituen, inun eros ezin daitezkeen mota horietakoak; bakarrak. Gainera sekulako primisia izan genuen gaztelekuan; Drop taldearen bisita.
Gazteek oso gustuko duten taldea da Drop, bailarako lau lagunek osatzen duten taldea. Elkarrizketa txiki bat egiteko aprobetxatu genuen beraien bisita. Bide batez irrati tailerrarekin grabatu genuen elkarrizketa, nork daki etorkizunean noraino iritsiko den talde hau…
Hemen irratsaioa entzuteko:
Lehenengoa eta bigarrena
Hainbat galdera eta urduritasun pasa eta gero, zuzeneko kontzertuan gozatzeko aukera izan genuen. Mundialak!
Bestalde badira gaztelekuko egitarauan agertzen ez diren ekintzak ere. Sarritan bat bateko asmakizunak izaten dira, erokeriak tarteko… Honako hau gazte kuadrila baten eskutik etorri zen. Oso zezenzalea den kuadrilla da gaztetxo hauena, eta entzierro bat egin nahi izan zuten (amabirginari kantu eta guzti!). Irudi honetan ikus daitezke zezenak gurpil gainean eta alboan artzaina makilarekin zezenak bide zuzenetik bideratu nahian.
Azkenik hileko azkenengo asteburua euskeraren astearekin topatu zaigu. Hori dela eta, gaztelekuak ere bertan parte hartu nahi izan du. Mihiluze herrikoia antolatu genuen eskoriatzar gazte zein heldu. Hogehi bat euskaltzale bertaratu ziren partehartzera eta beste hainbeste albotik animatzera. Gure gaztelekuko partaideen artean, “Xaukena Xauk” izeneko taldea izan zen irabazle. Zorionak ekipo eta gozatu merezitako afaria!
Abenduko ekintzak
Ekaineko egitaraua
GABONETAKO EKINTZAK
Perretxiko asteburua
KONKIS LEHIAKETA
Edarto pasau gauen uztailan 12 ta 13an Atxorrotzen ein gauen “Konkis Lehiaketan”.
Eguraldi ona aprobetxauaz, gaztiek hain gustoko duten telebistako programaren bertsio sume hontan gustora ibili ziren.
Horren adibide, hemen bi egun horietako irudiekin egindako bideoa.