Quantcast

zer da EREINDAJAN?

Nekazal eredu ekologikoa bultzatzeko eta hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo ereduak garatu eta indartzeko Ereindajan Kontsumitzaile eta Ekoizle elkartea sortu dugu. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, gizarte eraldaketa ipar eta Debagoiena lan eremu duelarik.

Ikuspegi integrala izanda ere, epe motz-ertainean bertako produktuak eta ekologikoak salduko dituen denda bat zabaldu nahi dugu. Hala ere, proiektuaren integraltasuna bultzatu eta ekimen osagarriak ere egingo ditugu.

Baina ZERTARAKO?

  • 1go sektorea eta kontsumo arduratsua biziberritzeko
  • Bertan ekoiztutako produktuen banaketa zentralizatzeko
  • Bertakoa, sasoikoa eta osasuntsua ekoiztu eta kontsumitzeko
  • Komunitatea bere buruaren jabe izaten laguntzeko: konfluentzian herrigintzara hurbiltzeko
  • Bailara mailan praktikatik eragiteko: ekintzailetasuna eta proiektugintza
  • Protagonista guztientzat sozialki justua den sistema bat izateko
  • Ekonomia eredu bideragarria eraikitzeko eta lanpostu duinak sortzeko

 

NOLA?

  • Bailarako ekoizpena eta ekologikoa merkaturatzeko saltokia sortu eta kudeatuz.
  • Debagoieneko ekoizpena merkaturatzeko bideak erraztu eta tresnak eskainiz, plataformaren bitartez.
  • Lehen sektoreko ekoizleei zuzendutako zerbitzuak eskainiz.
  • Nekazaritza eredu ekologikoa sustatzeko ekimen ezberdinak eginez. Hala nola, ekologikorako eraldatze prozesuak babestu, nekazaritza ekologikorako lurrak lortu, etab.
  • Elikadura subiranotasunerantz pausuak emanez, tokiko eta nazio mailako ekonomia eta merkatua indartuz.
  • Gizarte eraldaketa eta ekimen berriendako plataforma izanez.
  • Lehen sektorearen barruan lankidetza sustatuz.
  • Ekoizle zein kontsumitzaileen formazio-beharrizanak aseko dituen eragilea izanez.
  • Jendartea sentsibilizatzeari begirako ekintzak eginez.