Bizi-hezkuntza/Curriculum vitae
Gaztetatik izan dut egurrarekiko zaletasuna, eta hainbat alorretan
jardun dut lanean egurrarekin, ateak egiten eta arotz lanetan esate
baterako. Egurrarekin lan egiteaz batera, gaztetatik berezko nituen
dohainak landu ditut lehengai jator honen inguruan.
Desde siempre me he sentido atraído por la madera, y he trabajado
con ella diferentes ámbitos, como la ebanistería y la carpintería. Al
trabajar la madera he desarrollado ciertos dotes naturales que percibía
desde joven entorno a este noble material.
Tailaren diziplinak, trebetasunak garatzen laguntzeaz gain, nire
sentimenduak gauzatzeko bidea ere izan da. Beraz, sormen bakoitzak
biltzen ditu, alde batetik, egur-sorkuntzaren inguruko sentiberatasuna
eta urteen joan etorriaz landutako teknika, bestetik.
La disciplina de la talla me ha ayudado a desarrollar mis aptitudes
y a plasmar mis sentimientos. De esta manera, en cada obra única,
influye un sentimiento profundo por la creación en madera y una técnica
elaborada durante años.
Nire lehendabiziko taila-lana 1984. urtekoa da. 18 urte nituela,
nire abizenak biltzen dituen armarriaren taila burutu nuen,
Elejalde-Mondragon. Gerora, Aramaioko Ehiztari-Txokoa gastronomi
elkartearen eskutik Gernikako Arbola obra,
taila-lanean gauzatzeko aukera izan nuen. Orduan jabetu nintzen egurra
lantzeko berezko dohainak nituela. Geroztik, egur-tailari loturik
jardun dut. Arabako Foru Aldunditik bideratutako babesa eta maisu
handia den Iñaki Ruiz Navarroren eskutik ikasitakoaz baliatu nintzen
lantegi propioa sortzeko