Baldorbaren eguna

Grupo de danzas Valdorba

Duela 25 urte ospatu zen lehenengo aldiz. Ideia Garinoaingo Kultur taldean sortu zen. Beharrezkoa ikusten genuen zerbait egitea herrietako jendea elkartzeko eta elkar ezagutzeko, herri txikiz osatua baitago gure bailara.
 Hasiera baten, bezperan, hitzaldi bat egiten zen, kirol lehiaketak eta berbenak hainbat herritan. Igandean, meza Katalaingo ermitan eta hura amaituta herri bazkaria.


Urteak joan, urteak etorri, aldaketatxoak izan dira. Karpa bat jartzen dugu Katalainen, ermitaren ondoan; bertan Baldorban ohikoak diren jakiak eta produktuak eskaintzen ditugu: Bildotxa txilindronean, “menudicos”, errrellenoa, txistorra; erroskilak, esne frijitua…, hori guztia hainbat bizilagunen artean egindakoak. Aldi berean, artisau-lanak ere egoten dira ikusgai.

Mezaren ondoren, Orisoaingo gaita-jotzaileek dantzan jartzen dituzte euren buruhandiak, eta Baldorbako Dantza Taldeak edo Garinoaingo Musika Bandak ere hartzen dute parte, urtero ez bada ere. Aldi berean, haurrek zaldian ibiltzeko aukera dute.
 
Diru laguntzarik hori guztia antolatzeko?
 “Baldorbaren Garapenerako Elkartean” dauden udalek ematen digutena eta karpan edariak saltzen ateratzen duguna, ez dugu bestelako laguntzarik“.

Santo Tomas eguna

Iparraldekoak_5178

Bilbon bizi nintzela ezagutu nuen lehenengo aldiz Santo Tomas eguneko feria. Biziki gustatu zitzaidan giroa, batez ere hainbeste barazki eta fruta batera ikusteko aukera ematen zuelako. Zelako frutak, zelako errexil sagarrak! Beti erosten nituen etxera eramateko.
Donostira lanera etorri ondoren, saiatu naiz ahal nuen guztietan bueltatxo bat ematen egun horretako giroa ikusteko. Esan behar dut azken urteotan aldatu egin dela, asko. Boulebarra girorik gabe ikusi nuen: posturik ez eta aurten iaz baino txorimalo gutxiago. Ondoko kale baten bazeuden postuak artesania saltzen, baina Boulebarra triste.
Konstituzio plazan gero eta postu gutxiago, baina, aldiz, gero eta jende gehiago, batez ere gazteak –batzuk gazteegiak modu hartan edateko–. Kristalezko botilak lurrean, zaborra nonahi. Tarteka ikusi nituen zakarrontziak, baina zergatik ez dituzte gehiago jartzen jakinda zer gertatzen den egun horretan?
Humorea ez zen falta, ez eta gazte jendearen kolaborazioa argazkiak egiteko.

gazteak_5197gazteak_5230argazkilaria_5225gazteak_5237gazteak-arraunlariak_5216gazteak_5233

Jaizkibel konpainia 2008

Oporrak amaitu et herriko jaiak ailegatu. Horiekin batera konpainien entsaioak. Atzo Jaizkibel konpainiaren entsaioa ikustera irten nintzen.

jaizkibel konpainia

Pozgarria da ikustea gero eta jende gehiago eta gazteago sartzen dela konpainian. Eta poztekoa ere bada ikustea ertzainik gabe entsaiatu zutela Alde Zaharretik.

Portu auzotik desfilatzeko, aldiz, ertzainak ondoan. Irainik ez da entzuten. Jendea bizkarra ematen bai.
Beste konpainiekin batera desfilatzen ikustea espero dut denbora gutxi barru.

jaizkibel konpainia

Zapato azule

zapato azule

Larunbatean izan zen, hau da, zapatuan, Ondarroan esaten den legixek, ekainaren azken zapatuan ospatzen da. Zelako giroa bertan! Arrantzale egunean ere ez genuke topako halakorik!  Giroa… demasa, eguna… mundiala, txitxarro erreak… ezin hobeak!

zapato azule

Aspaldiko lagunekin egoteko eta disfrutatzeko aukera aparta, badakidalako egun horretan joango direla; zinema-zuzendaria, Aitzol Aramaio bertan izan zen.

 pankarta

Erreibindikazioak ere hantxe, presente: Gay eta lesbianen nazioarteko eguna, euskal presoak etxera. Eta Dinamartxan 210 lagun inguru bizikletaz Tolosatik Ondarrure. Dina Bilbao ondarrutar triatletaren omenez egiten da.

Dinamartxa

Egun honetan azoka bat ere egiten da: “Kamiseten azoka“; diseinu orijinalek edo politenak saria jasotzen du; leku askotatik etorritako disenatzaileek hartzen dute parte.
Zer gehiago eskatu leike?

zapato azule