Santo Tomas eguna

Iparraldekoak_5178

Bilbon bizi nintzela ezagutu nuen lehenengo aldiz Santo Tomas eguneko feria. Biziki gustatu zitzaidan giroa, batez ere hainbeste barazki eta fruta batera ikusteko aukera ematen zuelako. Zelako frutak, zelako errexil sagarrak! Beti erosten nituen etxera eramateko.
Donostira lanera etorri ondoren, saiatu naiz ahal nuen guztietan bueltatxo bat ematen egun horretako giroa ikusteko. Esan behar dut azken urteotan aldatu egin dela, asko. Boulebarra girorik gabe ikusi nuen: posturik ez eta aurten iaz baino txorimalo gutxiago. Ondoko kale baten bazeuden postuak artesania saltzen, baina Boulebarra triste.
Konstituzio plazan gero eta postu gutxiago, baina, aldiz, gero eta jende gehiago, batez ere gazteak –batzuk gazteegiak modu hartan edateko–. Kristalezko botilak lurrean, zaborra nonahi. Tarteka ikusi nituen zakarrontziak, baina zergatik ez dituzte gehiago jartzen jakinda zer gertatzen den egun horretan?
Humorea ez zen falta, ez eta gazte jendearen kolaborazioa argazkiak egiteko.

gazteak_5197gazteak_5230argazkilaria_5225gazteak_5237gazteak-arraunlariak_5216gazteak_5233