Pixapeko Txabola

Oiga, desde aqui tambien hay buenas vistas, esan zuen batek nire atzetik.
Eztotzu entendiu horrek, andra batek, segidan.
–Ulertutzat, bai eta zeuri be bai, erretratu ataten neuan.
–“Giri” bat zinala pentsa rot!
–“Giri” bat ni, zeaittik?
–Ba, kamari, tripodi, txapela…

Horrela
izan zen lehenengo elkarrizketa. Hantxe, gure ondoan, txabola bat
zegoen, dena margotuta kanpoko aldetik, kolore alaiak eta marrazki
politak.

Barrura sartzen gonbidatu ninduen “E” izeneko gazteak, lasai sartzeko, neure etxean egongo banintz bezala.

Ate
ondotik ikusten nuen, karenka, leiho bat, karratua, txikia, eta leiho
hartatik, urruti, ilunabarraren eta itsasoaren koloreak, biak bat
eginda. Barrura sartuta, leihora hurbildu eta… portua, hegaztiak,
Kalatraba zubia, Alameda, etxeetako teilatuak…, dena gertu, zoom-a
erabili izan banu bezala. Leihotik pittin bat urrunduta, pittin bat
baino ez, txabola oso txikia baita, barruko aldean hasi nintzen arreta
jartzen. Lau paretak zeuden irudi orijinalez eta ederrez apainduta,
argi leuna, mahaia, telebista, liburuak, aldizkariak, irratia –musika
klasikoa entzuten zen–, sofa bat, eta bertan eserita, beste gazte bat
(G). Kaixo!

Argazki batzuk egin ondoren, eskertu egin nien
handik, euren txokotik, argazkiak egiteko aukera eman izana. Argi gutxi
zegoenez, arratsaldeko 19:30ak, hitza eman nien beste baten bueltatuko
nintzela argia hobeto aprobetxatzeko. Nahi nuenean joateko, eurek
erantzun, hantxe egoten zirela eta.

Esan eta egin. Ostera ere
joan eta hantxe jardun genuen elkarrekin berbetan. Txabolaren istorioa
kontatu zidaten. Kontatu zidaten txoko barik geratuko zirela, lagunekin
elkartzeko txoko barik, ondoan etxeak egingo dituztelako, galdu egingo
zutela txabola, eta hori gertatu baino lehen, eurek izandako
esperientzia beste batzuek ezagutzea nahi zutela. Eta argazkiak ea non
jarriko nituen galdetu zidaten. Blog-a prestatzen ari nintzela erantzun
nik, eta eginda nuenean, euren txabolaren istorioarekin emango niola
hasiera. Hementxe duzue, “E”, “G”, “B”, “J”…, zeuei dedikata.

Pixapeko Txabola

Pixapeko Txabola

Zazpi lagunek osatzen dute taldea. 14-15 urterekin hasi ziren, orain 22 urte inguru dute.

“E”.-
Iberdueron transformadori euan hasiera baten. Lagata euan. Herriko
gazte batzuk txukundu ta txoko bihurtu gendun alkarreaz eoteko.

8.
maila amaitxute institutun hasi nitxan. On, e, arotza naz. Hamabost
urte nitxuela hasi nitxan txaboli arreglaten: paretak, tarima, ati,
bentani…
Kanpotik eta barrutik pintxau gendun. Marrazkixak ein
bana, herritxik kanpun da on, biharra, lana topateko, gustuko
lanbidian zeozer eitxeko.

Nire nahixe… Patagoniara jun ta,
bertan, “Construcción andino-patagonikoa” ixeneku ikasti ra, egurran
goraberak. Diseinu ikasi neban Donostin, ta eskulangintzan gero, neure
konture. Beti eukitxuaz lagunak edozertako prest. Gutzat txaboli,
eskoli ixan da.

G.- Udalak azentzora, igogailu jarri nahi dau
ondun, ta etxik eitxeko proiektua be bara. Amaitxu eingo ra dana,
txaboli, gure istorixi…

Urte hauetan, zer izan da zuentzako txabola hau?

E.- Libre espresatzeko tokixe eta libre sentitzeko tokixe be bai. Pertzonik beti bir dau leku bat, espazixo bat.

Materixalik
euki baik, ahal gendun leitxeik moldatzen ginan: herramintxa baik,
argirik baik… aurrera atati zen gauzi, errekurtso euki baik. Dan-dana
karria ein gendun, kotxe baik; ta, ixe ez euan leku batetik, zeozer
atati lortu gendun.

Abandonata, hutzik dazen tokixak aprobetxau
ein bir diz. Pertzonik beti bir dau leku bat, espazixo bat elkarreaz
eoteko, eta gaztiok be bai.

Pixapeko Txabolako Mendizale Elkartea

Pixapeko txabola z/g

48700 Ondarroa