Azkonbegi – Landibarre

hilarriak

Landibarreko auzoa dugu Azkonbegi. Joan ginen egunean, Herritarren Bazkaria ospatzen ari ziren. Bazkari hori herriko Gazteen Komiteak ordaintzen du, eta beti izaten da herriko festak ospatu baino hiru aste lehenago.
Azkonbegi ez dugu bide ondoan aurkituko, bilatu egin behar da, joan egin behar da bertara, eta, han, denbora gelditua dagoela ematen du. Auzo txikia da, baina handia eta aberatsa bere txikitasun horretan. Espero ez ditugun altxorrak aurkituko ditugu: harrizko gurutzea, Xipirine kapera, eta haren kanpoko aldean eta barruan… a zer sorpresak! Herritar batek, Margueritek, erakutsi zigun kapera: zoragarria!

Xipirine

Nestor Basterretxea

Nestor Basterretxea

Martxoaren 29an, larunbatean, Radio Euskadi Hondarribian izan zen programa bat egiten. Luze eta zabal jardun zuten Txillidaz, Remigio Mendiburuz eta Oteizaz, denak hilda; Basterretxeaz, aldiz, azaleko aipamen bat baino ez.
Nestor Basterretxeak 84 urte ditu, buru argikoa, apartekoa, proiektuz beterikoa. Aukera ona zatekeen berari elkarrizketa egitea, zuzenean entzuteko bere hitzak, gogoetak, dituen asmoak…

Larunbat horretan bertan, pintxo batzuk hartzen ari ginela San Nikolasen, alde zaharreko Arma Plazan, hara non ikusi nuen Nestor Basterretxea kamaraz inguraturik. Ez nuen gehiegi pentsatu behar izan bertara hurbildu eta argazkiak egiteko. Galdetu egin nien ea zer zen montaia hura guztia. Ekainean programa berri bati ekingo ziotela erantzun zidaten: “La vista de Euskal Herria”.

 nestor basterretxea_0023 copia

Interneten  informazioa bilatzen hasi nintzen. Zer jarriko dut? galdetzen nion neure buruari; ezezaguna zitzaidana jartzea erabaki nuen.
Itsas ondoan jaio, Bermeon, eta itsas ondoan bizi, Hondarribian. Basterretxeak 1952. urtean egin berria zen Arantzazuko
Santutegia
ren horma-margoak egiteko lehiaketa
irabazi zuen.
Kriptaren muralak margotzen hasi eta Arantzazuko fraideek bertako
apaizgaiei ezabatzeko agindua zieten; 11 mural ezabatu zituzten;
agindua Gipuzkoako apezpikuak eman zuen. Margoak erabat figuratiboak izan arren eta margotutako eszenak erligio eszenak izan, ez omen
zitzaizkion oso egokiak iruditu apezpikuari.

1958 Irunera etorri eta zizelkaritzari heldu zion. Teknika eta
disziplina bat baino gehiago ikasi eta erabili izan ditu: pintura,
zeramika, argazkigintza, diseinu industriala, arkitektura, zinea… Azken
horretan, Fernando Larruquertekin batera egin zituen Pilotari eta
Alkezar, eta harribitxia den Ama Lur (1968) filma.

60-70eko hamarkadan GAUR taldearen partaide izan zen, hainbat margolari, arkitekto eta eskulturgile entzutetsuekin: Amable Arias, R. Ruiz Balerdi, R. Mendiburu, J. Oteiza, J.A.
Sistiaga
, E. Txillida, J. L. Zumeta. GAUR taldea (1966) euskal artistek
osatzen zuten, artearen berrikuntzan eta  esperimentazioan
interesatuak. Argazkian ditugu denak, Amable Arias izan ezik.

GAUR taldea

Maite Biurrarena

 
maite

Igandean Leitzan izan ginen. Maitek, taldeko batek –7 emakume en femenino– erakusketa zuen hantxe, jaioterrian, eta haraxe abiatu ginen Laida eta biok, lagunaren lanak ikustera.
Bertara ailegatu eta ezin aparkatu inon, leku guztietan autoak! Gero konturatu ginen zergatik zen: kultur astea ospatzen zuten. Herriko plazan artisauen postuak; tabernetan pintxo goxoak –zelako kroketak! aspaldian halakorik jan barik nengoen–. Giro polita eta Bidasoa aldeko aurpegi ezagunak aurkitu genituen.

Udaletxeko goiko solairuan Maiteren obra; batzuk ezagunak, beste batzuk, aldiz, berriak. Aspaldi baten kontatu zidan amarekin lotutako istorio polita, amak umetan egin zion opari bat zela eta: koloretako arkatzak. Hantxe zeuden.

maite biurrarena-erakusketa

Gutxitan izan naiz Leitzan, azkeneko aldian bizikletaz, Leitzarandik, Plazaola trenbidearen bidetik. Alabarentzat lehenengo aldia zen; herri txiki baten ez zela sekulan izan ematen zuen, dena zen harridura.

Ama, behorrak daude herrian, etxeen arteko berdegune horretan! –garai baten baratzea izandakoa–.  Zenbat denbora halakorik ikusi gabe! Ze berdeak dauden mendiak, eta ze gertu!
–Entzun, entzun, ama! Txoriak kantari!
–Amatxo, konturatzen naiz gero eta nekezago egiten zaidala Bartzelonara bueltatzea!

Agur esan genion Leitzari koartel zaharraren ormetan dagoen graffitiari argazkia egin ondoren.

 graffitia