0. Xedea: Ikus-entzunezko labur bat sortzea.
1. Egilea:
Debagoieneko ikasleek har dezakete parte (DBH 3 eta 4 eta batxilergoko ikasleak). Lan bakoitzeko, gehienez, hiru lagun.
2. Lanaren ezaugarriak:
- Gaia: kontsumoaren katea.
- Objektua: otarra.
3. Iraupena eta formatua:
- 2 minutu gehienez.
- Lana AVI edo WMV formatuan entregatu beharko da.
4. Formazioa:
Parte-hartzen dutenek aukera izango dute MUko Huheziko fakultatean (Aretxabaletan) formazio saio bat hartzeko gaiaren inguruan (BAGARAren eskutik) eta bideogintzaren inguruan (Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakasleen aldetik). Saioa martxoaren 15ean izango da, arratsaldez, eta bertako fakultatearen bisita ere antolatuko da. Partehartzeko, izena eman komunikazioa@arizmendikide.net helbidean martxoaren 14rako.
5. Epea:
Lana apirilaren 24rako entregatu behar da. Bi modutan helaraz daiteke:
- Arizmendi Ikastolako idazkaritzan utzita edo postaz bertara bidalita. Arizmendi Ikastola (BHKlip, 2013) Otalora lizentziaduna, 8. 20.500 Arrasate.
- Youtubera bideoa igo eta esteka helbide honetara bidaliz: komunikazioa@arizmendikide.net
6. Sariak:
Bi sari emango dira: Epaimahairen Saria eta Ikuslearen Saria.
- Sari bakoitzean, partaide bakoitzarentzat bideo-kamera bana.
- Ikuslearen Saria boto bidez aukeratuko da. Apirilaren 29tik maiatzaren 8ra arte bozkatu ahal izango da finalisten arteko onena Goiena Blog komunitateko BHKlipeko blogean.
7. Epaimahaia:
– MUko Ikus-entzunezo komunikazio graduko irakasle bat.
– Arizmendi Ikastolako ordezkari bat.
– GOIENA komunikazio taldeko ordezkari bat.
– AZK komunikazio taldeko ordezkari bat.
– BAGARA elkartearen ordezkari bat.
Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpide hauek izango ditu kontuan:
– Orijinaltasuna.
– Teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna.
– Gaiaren trataera.
– Objektua bideoan erabiltzea ez da ezinbestekoa, baina baloratu egingo da.
– Musika: ez da derrigorrezkoa egileek sortutakoa izatea, baina baloratu egingo da.
8. Eskubideak:
- Parte-hartzaileek ziurtatuko dute euren lanak ez dituela inoren eskubideak urratzen. Besteak beste, Creative commons lizentziapean musika deskargatzeko http://www.jamendo.com/es helbidean aukera handia dago.
- Saria jasotzen duten bi lanak Arizmendi Ikastolaren esku geratuko dira, eta berea izango da lanoi eman dakiekeen erabilera.
9. Egileen datuak:
- Lanaren izenburua artxiboan bertan jarri beharko da, eta gutunazal itxi baten izenburu bera eta barrua egileen izen-deiturak eta telefono zenbaki bat.
- Lana Youtubera igota helaraziz gero, mezu bidez bidali datuok komunikazioa@arizmendikide.net helbidera.
10. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Harremanetarako: 943 71 21 68 – 943 77 20 25
komunikazioa@arizmendikide.net www.arizmendi.eu