BOTOA EMAN
Ostegunean erabaki zuen epaimahaiak aurtengo BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria. Gaurtik aurrera, berriz, Ikuslearen Saria bozkatzeko aukera egongo da. Botoa maiatzaren 18tik 31ra eman ahal izango da, bertan, blogean. (*Boto bakarrak pertsona/e-posta helbideko)
Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hogeita hiru lan aurkeztu dira XXII. Mendeko ikastola izenburupean, horietako hamazazpi jarri direlarik Ikuslearen Sarirako hautagai; gainerakoek ez zituzten betetzen oinarrietako baldintzak. Debagoieneko ikastoletako DBHko 3. eta 4. mailakoei eta batxilergokoei zabalik egon da lehiaketa. Bi sarien irabazleek tablet bana jasoko dute.
Epaimahaia osatu duen taldea honako hau izan da: Arkaitz Biain (BAGARA), Oihane Agirre (GOIENA), Yera Sanchez (MU), Xabi Igoa (AZK), Yoana Gomez de Balujera (Aranzadi Ikastola), Nagore Altube(Txantxiku Ikastola) eta Edurne Balzategi (Arizmendi Ikastola).
BOTOA EMAN estekari jarraituz, Ikuslearen Sarirako bideoak ikusi ahal izango dituzu eta bertatik eman dezakezu botoa. Pertsonako eta e-postako boto bakarra onartuko da.