Bost laguneko taldea elkartuta apirilaren 14an, BHKlipen sarituko diren lanak aukeratu ziren. Aurten 40 lan aurkeztu dira, eta hiru sari emango dira: Epaimahaiaren lehenengo eta bigarren saria (600 eta 250 euro hurrenez hurren) eta Ikuslearen Saria (150 euro). Azken hori apirilaren 26etik aurrera bozkatu ahal izango da. Sari-banaketa ekitaldia, berriz, maiatzaren 20an izango da (ostirala). Orduan jakingo ditugu irabazleen izen-abizenak. Honakoak izan ziren epaimahaikide: MUko Y. Sanchez, BAGArako A. Biain, GOIENAko O. Agirre eta Artemaneko A. Lagunilla eta Arizmendi Ikastolako G. Ibarzabal. Epaimahaikideen adierazpenak.