BHKlip-erako formazioa MUn

BHKlip bideo-lehiaketan parte hartuko duten ikasleek Ikus-entzunezko Komunikazioko fakultatean formazio-saioak izan zituzten ostiralean. Gaiari buruzko hausnarketan jardun ziren eta bideo labur bat egiteko ideiak, teknikak… landu zituzten.

BHKlip_formazio saioa_4

Iaz bezala, Arizmendi Ikastolak BHKlip bideo-lehiaketa antolatzeko MUko Huhezi fakultatea eta BAGARA herrigintza egitasmoa ditu bidelagun, besteak beste. Hori dela-eta, ostiralean unibertsitatekoek eta BAGARAko ordezkariek formazio saioak eskaini zizkieten bertan parte hartuko duten ikasleei. Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek film labur bat egiteko ideiak eta teknikak erakutsi zizkieten ikasleei eta BAGARAko ordezkariek, berriz, gaiaren inguruan hausnarketa saioa egin zuten.

BHKlip_formazio saioa_7

Aurtengo gaia Trukatuta ere berri da, eta DBHko 3. eta 4. mailako zein batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Bi minutuko bideoa egin behar dute parte hartu nahi dutenek, gehienez hiru kideko taldetan. Apirilaren 30era arte da epea. Arizmendi Ikastolak seigarrenez antolatu du BHKlip bideo-lehiaketa. Aurreko urtean bezala Huhezi eta BAGARArena ez ezik, Goiena eta AZK komunikazio taldearen laguntza ere izango du.

BHKlip_formazio saioa_2

Oinarriak 2014

Xedea:

Ikus-entzunezko labur bat sortzea

Egilea:

Debagoieneko ikasleek har dezakete parte (DBH 3 eta 4 eta batxilergoko ikasleak). Lan bakoitzeko, gehienez, hiru lagun.

Gaia:

Trukatuta ere berri

Iraupena eta formatua:

  • Bi minutu gehienez.
  • Lana AVI edo WMV formatuan entregatu beharko da.

Formazioa:

Parte hartzen dutenek aukera izango dute MUko Huheziko fakultatean (Aretxabaletan) ordu eta erdiko formazio saioa hartzeko gaiaren inguruan (BAGARAren eskutik) eta bideogintzaren inguruan (Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakasleen aldetik). Parte hartzeko, izena eman komunikazioa@arizmendikide.net helbidean martxoaren 18rako.

Epea:

Lana apirilaren 30erako entregatu behar da. Bi modutan helaraz daiteke:

  • Arizmendi Ikastolako idazkaritzan utzita edo postaz bertara bidalita: Arizmendi Ikastola (BHKlip, 2014). Otalora lizentziaduna, 8. 20500 Arrasate.
  • Youtubera bideoa igo eta esteka helbide honetara bidaliz: komunikazioa@arizmendikide.net

Sariak:

Bi sari emango dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria.

  • Sari bakoitzean, partaide bakoitzarentzat bideo-kamera bana.
  • Ikuslearen Saria boto bidez aukeratuko da. Maiatzaren 12tik aurrera bozkatu ahal izango da finalisten arteko onena Goiena Blog komunitateko BHKlipeko blogean.

Epaimahaia:

  • MUko Ikus-entzunezko komunikazio graduko irakasle bat.
  • Arizmendi Ikastolako ordezkari bat.
  • Goiena komunikazio taldeko ordezkari bat.
  • AZK komunikazio taldeko ordezkari bat.
  • Bagara elkartearen ordezkari bat.

Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpide hauek izango ditu kontuan:

  • Orijinaltasuna
  • Teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna.
  • Musika: ez da derrigorrezkoa egileek sortutakoa izatea, baina baloratu egingo da.
  • Gaiaren trataera.

Eskubideak:

  • Parte-hartzaileek ziurtatuko dute euren lanak ez dituela inoren eskubideak urratzen. Besteak beste, Creative Commons lizentziapean musika deskargatzeko www.jamendo.com/es helbidean aukera handia dago.
  • Saria jasotzen duten bi lanak Arizmendi Ikastolaren esku geratuko dira, eta berea izango da lanoi eman dakiekeen erabilera.

Egileen datuak:

  • Lanaren izenburua artxiboan bertan jarri beharko da eta gutunazal itxi baten izenburu bera eta barruan egileen izen-deiturak eta telefono zenbaki bat.
  • Lana Youtubera igota helaraziz gero, mezu bidez bidali datuok komunikazioa@arizmendikide.net helbidera.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Harremanetarako: