Abian da BH-Klip 2013: oinarriak

Captura de pantalla 2013-03-12 a la(s) 17.31.39

0. Xedea: Ikus-entzunezko labur bat sortzea.
1. Egilea:
Debagoieneko ikasleek har dezakete parte (DBH 3 eta 4 eta batxilergoko ikasleak). Lan bakoitzeko, gehienez, hiru lagun.
2. Lanaren ezaugarriak:

  •  Gaia: kontsumoaren katea.
  • Objektua: otarra.

3. Iraupena eta formatua:

  • 2 minutu gehienez.
  • Lana AVI edo WMV formatuan entregatu beharko da.

4. Formazioa:
Parte-hartzen dutenek aukera izango dute MUko Huheziko fakultatean (Aretxabaletan) formazio saio bat hartzeko gaiaren inguruan (BAGARAren eskutik) eta bideogintzaren inguruan (Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakasleen aldetik). Saioa martxoaren 15ean izango da, arratsaldez, eta bertako fakultatearen bisita ere antolatuko da. Partehartzeko, izena eman komunikazioa@arizmendikide.net helbidean martxoaren 14rako.

5. Epea:
Lana apirilaren 24rako entregatu behar da. Bi modutan helaraz daiteke:

  • Arizmendi Ikastolako idazkaritzan utzita edo postaz bertara bidalita. Arizmendi Ikastola (BHKlip, 2013) Otalora lizentziaduna, 8. 20.500 Arrasate.
  • Youtubera bideoa igo eta esteka helbide honetara bidaliz: komunikazioa@arizmendikide.net

6. Sariak:
Bi sari emango dira: Epaimahairen Saria eta Ikuslearen Saria.

  • Sari bakoitzean, partaide bakoitzarentzat bideo-kamera bana.
  • Ikuslearen Saria boto bidez aukeratuko da. Apirilaren 29tik maiatzaren 8ra arte bozkatu ahal izango da finalisten arteko onena Goiena Blog komunitateko BHKlipeko blogean.

7. Epaimahaia:
– MUko Ikus-entzunezo komunikazio graduko irakasle bat.
– Arizmendi Ikastolako ordezkari bat.
– GOIENA komunikazio taldeko ordezkari bat.
– AZK komunikazio taldeko ordezkari bat.
– BAGARA elkartearen ordezkari bat.
Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpide hauek izango ditu kontuan:
– Orijinaltasuna.
– Teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna.
– Gaiaren trataera.
– Objektua bideoan erabiltzea ez da ezinbestekoa, baina baloratu egingo da.
– Musika: ez da derrigorrezkoa egileek sortutakoa izatea, baina baloratu egingo da.

8. Eskubideak:

  •  Parte-hartzaileek ziurtatuko dute euren lanak ez dituela inoren eskubideak urratzen. Besteak beste, Creative commons lizentziapean musika deskargatzeko http://www.jamendo.com/es helbidean aukera handia dago.
  • Saria jasotzen duten bi lanak Arizmendi Ikastolaren esku geratuko dira, eta berea izango da lanoi eman dakiekeen erabilera.

9. Egileen datuak:

  • Lanaren izenburua artxiboan bertan jarri beharko da, eta gutunazal itxi baten izenburu bera eta barrua egileen izen-deiturak eta telefono zenbaki bat.
  • Lana Youtubera igota helaraziz gero, mezu bidez bidali datuok komunikazioa@arizmendikide.net helbidera.

10. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

Harremanetarako: 943 71 21 68 – 943 77 20 25
komunikazioa@arizmendikide.net www.arizmendi.eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude