Mintza eguna!

MINTZA EGUNA

Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.

Aurtengo edizioa, bigarrena, ekainaren 2an izango da, n (Gipuzkoan). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio bigarren Mintza Egunak.

Zertarako Mintza Eguna?
Mota biko helburuak betetzen ditu Mintza Egunak: alde batetik, mintzapraktika mugimenduarekin lotutako helburuak daude: mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dugu ezagutzera. Horrela, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen dutenek mugimendu bateratu baten kide direla ikusi eta sentitzeko aukera izango dute, batetik, eta bestetik, hazia erein nahi dugu
oraindik halako egitasmorik ez duten herrietan mintzapraktika programak zabal daitezen animatzeko.

Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi dugu: mintzalagunak, mintzakideak, solaskideak eta berbalagunak elkar ezagutzeko aukera paregabea da Mintza Eguna, ikasturteari bukaera goxoa
eskaintzeko modu bat, txango eta bazkariaren bitartez. Bide batez, Donostiako txokoak eta pasadizoak euskaraz ezagutzeko aukera ere izango dute Mintza Egunera datozenek.

Mintzapraktika egitasmoak
Gero eta jende gehiagok daki euskaraz, hizkuntzaren ezagutza gero eta arinago zabalduz doa. Erabilera, aitzitik, oso maila txikietan mantentzen da, eta bere
hazkundea oso apala da. Jende askoren harreman sareak erdaldunak dira, eta horrek zaildu egiten du euskara jakitetik euskaraz aritzerako jauzia ematea.
Jauzi horretan laguntzeko, mintzapraktika egitasmoak daude abian hainbat herritan: bospasei lagunek osatutako talde txikiak osatzen dira, eta horietan euskaraz naturaltasunez moldatzen diren lagunak haien jarioa landu nahi
dutenekin elkartzen dira. Taldeok maiztasun jakin batekin biltzen dira (astean behin, gehienetan), euskaraz mintzatzeko, eta, tarteka-tarteka, ekintza osagarriak ere antolatzen dituzte, taldekideen gustuen araberakoak.
Horrela, euskarazko harreman sareak sortu eta zabaldu egiten dira, eta euskaraz aritzeko aukerak ere neurri berean ugaritzen dira. Gainera, ingurune euskaldunak sortzen dira herrietan, eta euskalduntze prozesua bukatzen
ari diren ikasleei komunitatean integratzeko aukera eskaintzen
zaie.
Ikasleak aipatu ditugu, bai; baina mintzapraktika egitasmoak askoz
ere publiko zabalago batengana zuzentzen dira:
•euskaraz hitz egiteko ohitura dutenengana
•euskaraz ongi jakin arren, norekin hitz egin ez dutenengana
•euskaraz ongi jakin arren, euskarazko harreman sareak zabaltzen eta inguru
euskaldunak sortzen lagundu nahi dutenengana
•euskalduntze prozesua bukatzen ari direnengana.

Datu batzuk
Mintzapraktika egitasmoak Euskal Herriko 38 herri eta eskualdetan gauzatzen dira: Araba ldean 112 lagun, Bizkaia 23 herritan 865, Gipuzkoa 13 herritan 634, Nafarroan Iruñerria, 190. Osotara 39 herri, 1.801 lagun.
• Dimentsiorik handiena dutenak hiri inguruan ematen dira (Donostian, esaterako, 185 lagunek parte hartzen du; Iruñerrian, 175ek; eta n, 175ek).
• Egitasmoari esateko zenbait izen erabiltzen da: Berbalaguna, Mintzalaguna, Mintzakide, Solaskide, Zahar-Berri…

Mugimenduaren historia
* 1993: Bagera Euskara Elkarteak Donostian lehendabiziko Mintzalaguna sortu zuen.
* 1996: Egitasmoa Euskal Herrian zabaltzen hasi zen: , ,
* 1998: Lehenengoz, topaketak antolatu zituzten eta Mintzapraktika batzordearen martxan jarri zuten.
* 2005: TOPAGUNEAk proiektua martxan jartzeko metodologia jasoko duen eskuliburua argitaratu zuen.
* 2006: Mintzapraktika programen inguruko estreinako jardunaldiak antolatu zituzten n TOPAGUNEAk, IKAk eta AEKk. Guztira, 110 bat lagunek parte hartu zuen. Aurkeztutako txostenak “Mintzapraktika egitasmoak: erabilera lantzeko tresna eraginkorrak” CDan argitaratu zituzten.
* 2006: Bergaran Berriketan egitasmoa jarri genuen martxan. Lehendabiziko Mintza eguna antolatu zen Iruñerrian

Proiektuaren antolaketa eta sustatzaileak
Mintzapraktika programek herriz herri euskalgintzaren elkarlana antolatzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Elkarlanaz hainbeste hitz egiten den honetan zeren inguruan antolatzeko ariketa praktiko zehatz bat eskaintzen dute hain zuzen ere. Mintzapraktika egitasmoek hiru zutabe nagusi dituzte: tokiko Euskara Elkarteak, tokiko euskaltegiak eta tokiko Administrazioa, herriko beste eragileei ere zabalik egoten dira.

Mingaina askatzeko eguna: ekainaren 2a
Esan dugun bezalaxe, Mintza Egunaren bigarren edizioa Donostian egingo dugu, ekainaren 2an, larunbata. Egun pasa ederra, Gipuzkoako hiriburuaren historia eta txokoak hobeto ezagutzeko aukera, eta mingainak dantzan jartzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Hona hemen egitarau zehatza:
11:30 – Ongi etorria Donostiako Bulebarreko Kioskoan bertsolarien laguntzarekin.
12:00 – Ibilbide gidatua Donostiako parte zaharrean barrena.
12:30 – Hamaiketakoa Arrano Beltza Euskal Tokiak prestatuta.
14:00 – Bazkaria
Bazkalostean: Sari banaketa. Bazkalosteko giroa aprobetxatuko dugu
mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia
izan duten sei erakunde eta laguni eskerrak eman eta opari xume bat
ere egiteko.
Ondoren, jakina, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere
aritzeko aukera egongo da.

Etorri nahi baduzu, jarri Berriketan egitasmoarekin kontaktuan; 943763661 telefonoan.

anima zaitez!

Berriketan egitasmoak Bergaran arrakasta itzela izan du, jende mordo batek eman du izena, bai lehen ikasturtean bai eta bigarren honetan ere. Euskara ikasle mordo batek eta ikasle ez diren askok ere, bere mintza praktika taldetxoa dauka, hizkuntza erabili eta mihia askatzeko.

Hasiera batean euskaldun zahar ugarik izena eman zuen arren, gaur egun jende beharrean gaude, euskaldun zaharrak behar ditugu. Euskaraz hitz egiten baduzu eta astean ordubetez kafetxo bat hartzeko denbora badaukazu, eman izena Berriketan egitasmoan.

kantu afaria

Jardunek antolatutako kantu afarira, Berriketan egitasmoko jendea ere joan ginen.  Afari goxoa, bertsoak, eta ondoren kantuak. Batzuk kostata kantatu zituzten abestiak, liburuxkaren laguntzarekin, beste batzuk playbacka egin genuen.  Baina ondo pasa genuen eta hori zen helburua, euskal giroan  eta  euskaraz afaldu eta nahi zuenak abestea.

Kantu afarira, berriketan!

Martxoaren 23an jardunek antolatutako kantu afarira joango gara berriketan egitasmokoak, kantatu bai baina berriketan ere sendo egiteko asmotan. Afaria 9:30 baina gu motorrak berotzeko arratsaldeko  8:30etan elkartu gara plazan. Gurekin etorri nahi duenak ager dadila bertara! Izena emateko ditu Berriketan egitasmoko telefonora 943763661

Berriketan egitasmoa aurrera doa etengabe, euskaldun berri mordo batek eman du izena egitasmoan, eta talde berriak sortzeko jende beharrean gaude, beraz badakizue astean behin  kafetxo bat hartu edo  ordu batez lasai egoteko  astirik badaukazu, eman izena, eta ez zaizu damutuko.

sagardotegia

Pasa den ostiralean makro-sagardotegi irtera  egin genuen Bergara eta Arrasateko euskaltegi eta mintzapraktika egitasmoek antolatuta. Bi autobus bete genituen eta euskarak Astigarragako Oiarbide sagardotegia  bereganatu zuen.

Ondo pasa genuen, jende oso ezberdina bildu ginen gainera; batzu ez ziren mahaitik jaiki ere egin eta berriketan gau osoan, beste batzuk aldiz gutxitan jarri ginen mahaian, sabela betetzeko justu justuan.

Giro aparta jarri zuten Trikitilariek, dantza ugari egin genuen eta Sebastian (kupelak irekitze zituen baserritarra) ondo baino hobeto dominatu genuen, guk nahi genuen tokira eramanez.

Sagardoa ona segoen, adituak bilakatu ginen guztiok berehala gainera, kupel hiori hau baino hobea dagola, beste hura garratzegia…

Hurrengo baterako antolakuntzako detaile batzuk zaindu behar ditugun arren,( autobuseko bidaia lehundu, ez horren urruti joan…,)   datorren urtean ere berriro proposatuko dugu denok batera egitea irteera, euskaldun berrien arteko harremanak sortu, euskal harreman sareak posible egin eta bailara mailako makro-sagardotegi itzela egingo dugu, berriro ere!

Argazki mordoa atera genituen, denak gauaren hasieran badaezpada,  sagardotegitiki irten ginenerako aurpegi eta gorputz okerrak ere bazirelako! Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

MAKRO SAGARDOTEGIA

Datorren otsailaren 16an, Bergara eta Arrasate inguruetan gogoratzen den sagardotegi irteera itzelena antolatu  dugu, Bergarako Udal Euskaltegiko ikasleak, Berriketan egitasmoko partaideak, Arrasateko Udal Euskaltegikoak, Erdu AEK eta Zahar Berri egitasmokoak, guztiok batera joango gara Astigarragara. Helburua, ondo pasa, elkar ezagutu eta euskara erabilera bultzatzea izango da.

Euskalduntzeko pausoa eman duten ikasleekin batera sagardotegira etorri nahi duenak, deitu dezala Zahar Berri (943712117) edo Berriketan Egitasmoko (943763661) telefonoetara.

Astigarragako Oiarbide sagardotegira joango gara afaltzera. Irteera Arratsaldeko 20:15ean Arrasaten eta 20:30ean Bergaran. Prezioa: autobusa, sagardotegiko menua eta trikitilariak barne,25 euro.

Anima zaitez.

Web berria sortu dugu.

Berriketan egitasmoan web gune berri bat egin dugu, bertan Berriketan egitasmoaren informazio finkoa egongo da: egitasmoa zer den, dauden taldeak, kontaktua… Bestelako albiste eta informazio dinamikoa blog honen bitartez sareratuko dugu. Hona hemen gure web berria.

Gurekin sagardotegira etorri nahi? informatu 943763661 telefonoan.

Aste bukaerako ekintza

Larunbat honetan, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Igartubehiti baserri museora joan gara.  Ezkiotik oso gertu eta bertara iristeko gorantz doan errepidean aurkitu genuen baserria. XVI.mendeko baserria da Igartubehiti eta berau ikusi eta bertako lagunak emandako azalpenekin gure arbasoak nola bizi izan ziren ikusi ahal izan genuen, garai hartako baserritarren bizimodua eta ezaugarriak.

Hona hemen baserriren ezaugarri batzuk:

– Baserri hau XVI.mendean eraikia eta XVII.mendean eraldatua izan zen, ohikoa zenez antzeko eraikuntza gehientzuenetan. Dena den, eraldaketa hau eraikuntza ardatzaren hedakuntza argi eta ulergarri batean oinarritu da, historiarako adibide ezin hobean bihurtuz.

– Baserriak jatorrizko egurrezko egitura ia osorik mantentzen du.

– Errepidearen ondoan kokaturik dagoenez, bertara iristea erreza eta merkea da.

– Baserri karismatikoa da, bere imajina oso ezaguna bait da, argitarapenagatik, baita Aranzadi Zientzia Elkarteak eta beste elkarte batzuk antolatutako txango ugariengatik eta urteetan zehar modu pribatuan bertaratu diren pertsonengatik ere.

– Museologi ikuspegitik, bere dimentsioak, etxeko beste egiturekiko erlazioak eta baserriaren iharduera eta bizitza moduen interpretazioa direla eta, egitura hau publikoari azaltzeko zailtasuna.

Arrazoi hauez gain, geroko ikerketa lanek eraikuntza honen kontserbazio ekimena berretsi dute, hiru ikuspuntutik:

– Azterketa arkitektoniko eta lanen jarraipenei esker, aintzinako eraikuntza sistemen ulerkuntza eta zenbait teorien erakustaldia ahalbideratzen ari dira, alor honetan. Baserriaren egituratik guregana heldu diren gainerakoengatik, XVI.mendeko tolarea ia osorik berreraikitzeko nahiko agiri lortu ahal izan dira, beraz, momentu honetatik aurrera, historia berrian lehen aldiz, ezaugarri hauek dituen tolare bat berreraiki, ulertu eta ezagutzeko teknika nahiz gure intelektual gaitasuna haintzat hartu eta onartu behar ditugu, merezitako enfasiarekin onartu eta ulertuz.

– Agirien azterketak, biografiari eta bizilagunen bizitzeko, hasieratik gaur egunerarteko, moduei buruzko datu interesgarriak azaldu dituzte.

– Egindako arkeologi interbentzioak, Gipuzkoan orain arte ezezaguna zen “txabola hondo” izeneko eta beste era bateko egiturez inguratutako bizitoki gunea utzi du agerian, ikerketaren aurrerapenarekin batera, bere definizio zehatza burutuko delarik

Irteerara Bergarako eta Arrasateko euskaldunak joan ginen batzuk betidanik euskaraz egin dugunak eta beste batzuk Ikasi eta hobetzen doazenak. Guztiok giro politean ibili ginen, kafetxoa hartu, baserria ikusi eta baita Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa ere, beti euskaraz. Gogoratu hurrengo irteera Sagardotegira izango dela otsailaren 16an.