Berriketan egitasmoko beste talde bat.

Berriketan egitasmoa zorioneko dago, euskaldun zaharrak soberan ditugu egitasmoa aurrera ateratzeko, eta ez da ohikoa, ondoko herrian Arrasaten Zahar berri egitasmoan euskara ikasle mordo bat omen dago euskaraz hitz egiteko norbaiti itxoiten. Bergaran, pasa den urtean parte hartu zuten talde gehienek jarraitu dute aurten ere eta jende berriak izena eman du euskara ikasle edo euskaraz hitz egiteko beharra dutenei laguntza eskaintzeko, eskerrik asko beraz izen eman duzuen guztioi! Eta zalantzan zaudetenok anima zaitezte, prest gaude eta talde berriak sortzeko! gero eta talde gehiago euskara gehiago entzungo dugu kale eta tabernetan!

 

Azpian aurkezten dizuegun taldeak bigarren ikasturtea izango du hau, Maria Jesus dugu euskaldun zaharra eta Flori eta Karmen dira berarekin euskaraz hitz egiteko elkartzen direnak. Talde polita, alajaina!

Taldeak

Badoaz taldeak poliki-poliki sortzen badoa Berriketan egitasmoa martxa hartzen, gehienek elkar ezagutzen zuten aurreko ikasturteetatik, baina badira talde berriak ere, Andoni Maite eta Pili gauean elkartuko dira kafetxoa hartzeko.

Ainoa, Pilar, Alberto eta Davidek berriz  eguerdian hartuko dute kafetxoa, baina guztiek egingo dute euskaraz ordubete horretan.

  

Orain da momentua, eman izena Berriketan egitasmoan

Orain da momentua

Poliki-poliki badabiltza taldeak berriro euskararen ordubetetxoari ekiten.  Argazkian Berriketan egitasmoko talde beterano bat daukazue, berau izan zen 2006. urtean sortu zen lehen taldeetariko bat, eta aurten ere elkartzen jarraituko dute Eusebio, Jeannett Nerea eta Aracelik.

 

 Astean ordubetez euskara hitz egiteko beharra sentitzen duen norbait ezagutzen baduzue, euskara ikasi bai baina kalean erabiltzeko beldurra edo lotsa duen norbait, euskararen erabilerari bultzada eman nahi dion norbait… jakin Berriketan egitasmoa irekita dagoela, izen ematea irekita dago oraindik, eta orain gabiltza taldeak odatzen, orain da  momentua. Zergatik ez?

Euskaraz paseatzen

Berriketan hasi gara. Talde ezberdinek ekin diote mingaina askatzeari, pasa den urteko taldeekin hasi, baina  jede berrearen irrikitan gaude, talde berriak sortu nahi ditugu?

 

Ezagutzen al duzu parte hartuko lukeen norbait? Euskaraz hitz egiten nahi duena? Edo euskara ikasleei lagundu nahi diena?

 

 

Ikusten duzuen hirukote hau, berriketan egitasmoko talde kirolzalea da. Astelehenero elkartzen dira paseatzeko, hori bai, euskaraz!

 

 

 

Talde bakoitzak erabakitzen du, noiz, nola, non, eta zer egin, euskaraz hitz egiten duten bitartean.

Martxan gara

 

Berriketan egitasmoaren hirugarren ikasturtea martxan da jada, izen emate epea zabalik da. Nork dauka euskara ikasle edo euskaraz hitz egin nahi duen baten batekin denboratxo bat pasatzeko denbora, paseatzen lasai hitz egiteko, kafe bat hartu eta hitz egiteko, xakean jolasten hitz egiteko, gauean, goizean arratsaldean…

Euskararen erabileran zuzenean eragin nahi baduzu eman izena  Berriketan Egitasmoan.

Mintza eguneko bideoa

Heldu da garaia aurtengo  Mintza eguna baloratzeko, gure partetik dena ondo ea datorren urtean jende gehiago joaten garen.

 

Berriketan egitasmoa ere badoa bere amaierara gerturatzen, talde bakoitzak erabakiko du noiz arte jarraitu elkartzen, baina guk Uztaileren 6an afari  eder bat egingo dugu, ikasturtea ofizialki amaitzeko. Afari honetara berba lagunak eta egitasmoa ezagutu nahi duen edonor dago gonbidatuta. Datorren ikasturtean izan nahi al duzu berba-lagun? Lagundu nahi al diozu euskara ikasten dabilen bikote bati?

 

Etor zaitez afarira, ezagutu jendea eta galdetu beraiei zer moduz ibili diren ikasturtean zehar. Ziur datorren ikasturtean gurekin izango zarela!

object width=”425″ height=”350″>

Mintza eguna

Bergarako Berriketan egitasmoko kideak ere izan ziren Mintza egunean, Mintza praktika egitasmoek Donostian antolatu dugun jaian.

 Euskara izan zen protagonista, euskalduntze bidean doazen lagunak, eta  bide horretan lagun diren kideak, guztiek hartu zuten parte prestatutako egitarauan eta denok bazkaldu genuen  konstituzio plazan.