MINTZA EGUNA , GIRO EZIN HOBEAN

Joan den larunbatean izan zen Mintza Eguna, aurtengo honetan Getxon ospatu da.

Eguraldia lagun izan genuen egun osoan zehar. Goizean Getxoko paraje ederrak ezagutu genituen, trikitilari eta “batukada” talde bat izan genituen giroa alaitzen.

Metroan ere ibili ginen, izan ere, bazkaria Getxoko beste auzo baten zen, eta bertara joateko modurik egokiena metroa hartzea zen; dena prest zeukaten, bi txandatan joan ginen Areatzara.

Bazkal ondoren “Patxi eta Konpainia” egon ziren. Jende asko animatu zen dantzara.

Giro ezin hobean ibili ginen!!!!!

MINTZA EGUNA, EKAINAK 14an!!

 

Aurten Mintza Eguna Getxon ospatuko da. Egun hau mintzapraktika egitasmoak bat egiteko eguna izaten da.

 

Aurtengo edizioa, hirugarrena, ekainaren 14an izangoda, Getxon (Bizkaian). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio hirugarren Mintza Egunak.

Bertara joateko, bailaratik autobusa antolatu dugu. Arrasatetik aterako da, eta Bergara, Eibar eta Elgoibarren geldiuneak egingo ditu. Arrasatetik 9ak aldera aterako da, Bergaran 9:20 aldean hartu beharko da autobusa.

ZAHAR BERRI eta BERRIKETANEKOEN MENDI IRTEERA

Maiatzak 17an, mendi irteera egin genuen Zahar Berri eta Berriketanek antolatuta. Elosutik Irukurutzetara egin genuen mendi irteera. Arrasate eta Bergarako 11 lagun inguru batu ginen mendi buelta horretan. Mendi buelta ederra egin genuen, betiere, euskara hizketa lagun genuela. Irukurutzetatik buelta egin ostean, Elosuko elkartean hamarretako ederra egin genuen, galdutako indarrak berreskuratzeko. Bapo jan ondoren, 14:00ak aldera etxera bueltatu ginen.

GAZTA EGITEN, GABIRIN!!

Apirilak 5 eta 12an Gabirin izan ginen, Baztarrika baserrian, Zaharberri eta Berriketanekoak, gazta nola egiten zen ikusten. Hamaika pertsona joan ginen lehenengo zapatuan eta bigarrenean 6 pertsona, zein baino zein gaztazaleago!! Gazta nola egiten zen erakusteaz gain, jan eta edan ere egin genuen. Eta talde osoarentzako gazta eder bat oparitu ziguten gainera!

Oso gustura egon ginen, orain gu hasi behar gazta egiten!!

MAHAINGURUA ARANZADI IKASTOLAN

Joan den Martxoak 11an mahainguru bat eman genuen Aranzadi Ikastolan. Helburua bertako gurasoei berriketanen inguruko azalpen txiki bat ematea izan zen. Eta bide batez, animatuz gero, parte hartzera bultzatzea.

Mahainguru honetan berriketaneko partaide asko izan ziren beraien esperientzia kontatzen. Amaitu ondoren luntx eder bat izan genuen, bapo bapo!!

Mila esker guztioi!!

SAGARDOTEGIAN, GIRO EZIN HOBEAN!!!!

Pasa den Otsailaren 15an joan ginen Añota (Azpeiti) sagardotegira, jende mordoa elkartu ginen, Arrasatetik Udal Euskaltegia, AEK eta Zaharberri; eta Bergaratik Udal Euskaltegia eta Berriketan. 80 pertsona izatera iristeko ez zitzaigun asko falta izan!!

Giroa ederra eduki genuen, TXOOOOOTX dezente egin ostean dantza eta kantuan hasteko beta izan genuen. Trikitilariak bertan izan genituen giroa alaitzen!!

Jarraian bertan egon zen giroa islatzen duten argazki batzuk:

        

         

BERRIKETANEKOEN AFARIA

AFARI GOXO GOXUA

Urteari hasiera emateko Berriketan  egitasmokoak afaria egin dugu asteburu honetan, urtarrilak18an. Euskaldun zahar eta euskaldun berrien topagune bilakatu zen Oxirondo elkartea. Bertan 25 bat pertsona elkartu ginen eta oso giro polita egon zen.

Afarian teknikari berria ere ezagutu genuen, izan ere, orain arte Berriketan proiektua eraman duen lander Juaristik utzi egin du, eta Irune Igartuak hartu du Landerren lekua. Ostiraleko afaria aprobetxatu genuen Lander agurtu eta Irune ezagutzeko.

Hurrengo irteera sagardotegira izango da otsailaren 15an, Azpeitiko Añota sagardotegira joango gara. ANIMATU!!!!

Ikasturteko lehen irteera

 Bergarako Berriketan eta Arrasateko Zahar Berri egitasmoek ikasturteko lehen irteera antolatu dugu azaroaren 17rako.  Ikasturteko irteerei hasiera emateko Oñatiko Arrikutzeko kobetara joango gara.  Irteera hauen helburua aste bukaeretan ere euskaraz lasai, beldur gabe eta inolako oztoporik gabe euskaraz hitz egiteko gune edo taldea osatzea da.

 

Urtean zehar bi egitasmook irteera ezberdinak antolatuko ditugu, ( mendi irteerak, kulturalak…) Beraietara Zahar Berri eta Berriketan egitasmoetako partaideez gain euskaraz txango bat egin nahi duen edonor gonbidatuta dago.

 

Lehen irteera Azaroaren 17an izango da, Oñatiko Arrikutzeko kobetara,  kotxeetan joateko antolatuko gara.

 

Arrasaten 9:15 Arbolapetan

Bergaratik 9:15 Pesako autobus geltokian.

 

Irteeran izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943771228  (Zahar Berri) edo 943763661 (Berriketan)