LARUNBATEA ZUMAIAKO FLISCH-AK IKUSTEN EGON GINEN

Larunbat honetan, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Zumaiara joan gara 25 pertsona inguru.  Bertara joateko Bergaratik goizeko 8:30etan irten eta Zumaiako Amaia plazan 9:30etan gia bat geneukan zain.  Bertan Arrasatekoekin elkartu ondoren Algorri izeneko interpretazio zentroa ikustera hurbildu ginen, bertan giaren azalpenekin oso modu ulergarri baten gure kostaldearen historia ezagutzeko aukera pare4gabea izan genuen. Interpretazio zentroa ikusdi ondoren, ordu eta erdiko iraupena duen ibilbide gidatua egiteari ekin genion.

 

Ibilbidea bukatzean, hau da, 11:30etan Zumaiako San Pedro eliza ikustera joan ginen. Bertako apaizari kanpandorrea ikusteko baimena eskatu eta han igo ginen elizako kanpaiak ikustera eta teilatutik buelta bat ematera. Ondoren berriz kotxea hartu eta Bergararuntz abiatu ginen.

 

Irteerara Bergarako eta Arrasateko euskaldunak joan ginen batzuk betidanik euskaraz egin dugunak eta beste batzuk ikasi eta hobetzen doazenak. Guztiok giro politean ibili ginen, kafetxoa hartu, kostaldea ezagutu eta baita San Pedro eliza ikusi ere.

Zumaia 031Zumaia 036

Zumaia 052Zumaia 042Zumaia 064  Zumaia 088Zumaia 030Zumaia 031Zumaia 076

Zumaia 072Zumaia 050Zumaia 051Zumaia 062                     Zumaia 065Zumaia 029

EKAINAK 6, MINTZA EGUNA ARRASATEN!!!!

Aurten bosgarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren, Getxoren eta Gasteizen txanda izan zen. Oraingoan, ordean, gure eskualdeak hartuko du lekukoa. Aurten, Arrasaten ospatuko dugu. Ekainaren 6an Arrasateko Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez beteko dira.

Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten paratideeei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskeintzeko modu bat.

Horrela, beraz, Arrasaten ospatuko den 5. Mintza Eguna dela eta, ekainaren 6an bazkari erraldoi bat izango da Herriko plaza nagusian. Baina aurretik, ongi etorria eta hamarretakoa egingo dugu kanpotik datozen  berbalagunekin. Ondoren, kalejira animatua ere izango da, Alde Zaharreko txoko bitxien inguruan azalpenak emango dituzten bitartean; eta azkenik, bazkari ostean, Kataia talde senegaldarraren kontzertua egingo da.

Ahaztu gabe, umorea, giroa, alaitasuna, betiko lagunak zein lagun berriak, Euskara eta ondo pasatzeko gainerako osagaiak ere bertan egongo direla. Beraz, animatu eta parte hartu, hori da egin behar den gauza bakarra.

Bestalde, atxikita bidaltzen dizuet Mintza Egunaren esku orria.

Azkenik, ziurrenik Eibar, Arrasate eta Bergara artean autobusa antolatuko da bertara hurbiltzeko, interesa duenak izen ematea zabalik dago.

 

EGITARAUA

11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan

12:00etan: Ibilbide gidatua

13:30etan: Kalejira

14:30etan: Bazkaria Herriko plazan

15:30etan: Sari banaketa

16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin

 

BAZKARIKO XEHETASUNAK:

Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.

Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

Izen ematea: Jardunen maiatzaren 21 baino lehen.

    • Tel. 943763661

 Mintza eguna - txikia

MAIATZAREN 8AN ZUMAIAKO ALGORRI ZENTROA ETA FLISCH-AK IKUSTERA JOANGO GARA BERRIKETAN EGITASMOTIK

Aupa Berbalagunok!

Datorren maiatzak 8rako Zumaiara irteera egingo dugu Berriketanetik. 9:30ak inguruan zumaian gelditu eta Algorri interpretazio zentroa ikusiko dugu. Algorri, ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturak dituen natur zentro modernoa da, hala nola, ikus entzutezko gela, langela, liburutegia, erakustaretoa…etab., eta hau guztia naturgunetik oso gertu.

centro6

Ondoren gia bat lagun dugularik ordu eta erdi inguruko ibilbide gidatua egingo dugu Zumaiako flisch-en inguruan. Zumaiako Flysch-a munduko azaleramendurik garrantzitsu eta ikusgarrienetariko bat da duda barik. Lurraren historia irakur daitekeen liburu ireki bat da. Irteerak modu oso didaktikoan K/T muga, aldaketa klimatikoak, Pirineoen altxatzea…etab. erakusten ditu.

ubicacion

 

Zer da flyscha?

 

Flysch. Hitza ezaguna da, eta askori Zumaiako labarrak etortzen zaizkie burura hura entzundakoan. Baina, berez, ez da Zumaiako berezitasun bat, askoz ere orokorragoa da. Hain zuzen ere, itsas hondoan sedimentazioz sortutako arroka-mota da flyscha, eta, Zumaian ez ezik, mundu osoan dago.

Flyschean material sedimentario gogorrak eta bigunak txandakatzen dira; hau da, gogortasun desberdineko geruzaz osatuta dago, eta horrek hostopil-itxura ematen dio.

Nolanahi ere, gero eta gutxiago erabiltzen da flysch terminoa, oso zabala delako. Bide batez, hitzaren jatorria suitzar-alemaniarra da, Alpeetan deskribatu baitziren lehen aldiz era horretako arrokak.

 

65 8432

IRTEERA EGUNA: Maiatzak 8, larunbata.

Informazioa gehiago JARDUNen.Anima zaitez! Gure kostaldea ezagutzera!

MARTXOAREN 5EAN TOLOSAKO ISASTEGI SAGARDOTEGIAN EGON GINEN

Sagardotegiko irteera hau bost elkartek batera egin genuen: Bergara eta Arrasateko udal euskaltegia, Zaharberri, AEK eta Berriketan. Denera 70 pertsona joan ginen Tolosan aurkitzen den  Aldaba txiki auzoan dagoen Isastegi sagardotegira. Bergarako trikitilariak giro aparta jarri zuten jendeak txotx egiten zuen bitartean. 

    

Nahikoa afaldu eta edan ondoren 00:30ak inguruan autobusa hartu eta bakoitza bere herrira joan zen. Ondoren… bakoitzak daki! 

bergarako taldea 

isastegi sagardotegiatrikitilariakIsastegietako kupelakbergarako ikasleakAEKo taldiaUdalEuskaltegiko taldea

OTSAILAREN 6AN BERGARAKO SANTA MARINA PARROKIA BISITATU GENUEN JESUS MARI GARITANOREN ESKUTIK

Joan zen larunbatean, hau da, otsailaren 6an, Bergarako Santa Marina parrokia ikusteko aukera izan dugu. Berriketan egitasmotik 25  lagun inguru hurbildu ginen. Goizeko 11etan egin genuen zita arkupean eta 2 orduz parrokia honen historia entzuteko parada izan genuen Jesus Mari Garitanorekin.  Jendea oso gustura azaldu da, oso interesgarria izan dela esan dute.

Bisita oso interesgarria izan da eta Jesus Mari Garitano gidari ezin hobea, bai emandako informazioaren kantitate eta kalitateagatik eta bai azaltzeko moduagatik. Oso ondo azaldu baititu Bergara eta Santa Marina Parrokiaren inguruko kontuak.  Benetan merezi izan du gure herriko altxor hau bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita. 

IMAG0027IMAG0031IMAG0030

MARTXOAREN 5EAN DENOK SAGARDOTEGIRA! TXOOOTX!!!

Aupa Berbalagunok!

Dagoeneko iritsi da sagardotegi sasoia eta aurten ere, jende gehien erakartzen duen irteera gastronomikoa antolatu dugu. Beste urte batzuetan bezala, Arrasateko zahar berri, Arrasateko Erdu – AEK eta  Arrasate zein Bergarako udal euskaltegiekin batera joango gara. Aurten Tolosako Isastegira sagardotegira joango gara.

 

IRTEERA EGUNA: martxoak 5, arratsaldeko 19:30etan Bergarako autobus geltokian.

 

Informazioa gehiago JARDUNen.Anima zaitez! Gure sagarren sagardoa dastatzera!!!

 

sagardotegia Berriketan por ti.

AZAROAREN 28AN GASTEIZKO SANTA MARIA KATEDRALERA IRTEERA EGIN GENUEN

Joan zen larunbatean, hau da, azaroaren 28an,  Gasteizko Santa Maria katedrala ikusteko irteera egin genuen Arrasateko Zahar Berrikoekin batera. Bergaratik 16 lagun hurbildu ginen. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Goizean 9:20etan autobusa hartu eta Gasteizera hurbildu ginen, Bertan 11etarako genuenez zita katedraka ikusteko Gasteizko etxe eta jauregiak ikusten joan ginen (Kordoi etxea, Baldaña jauregia….) horretarako, gida txiki bat prestatu genuen bakoitzandako.  Santa Maria katedralean Fundazioko kide batek oso ondo azaldu zigun Gasteizko historia baita Santa Maria katedralaren inguruko kontuak. Bisita gidatuaren ondoren salda eta pintxoa hartzera joan ginen kafetegi batera. Tripa asetu ondoren harresia, Aihotz plaza… eta poliki poliki autobuseruntz hurbildu ginen. Benetan merezi izan du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita. 

PB280073

berbalagunak 001berbalagunak 008berbalagunak 005

AZAROAREN 16AN HASIKO DA MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN INGURUKO INKESTA

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Topagunearekin eta AEK-rekin batera, mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko inkesta jarri du abian. Ikerketaren helburua esperientzia hau zabaldu eta hobetezko informazio baliagarria eskuratzea da.

Ikerketa egitea AZTIKER ikerguneari egokitu zaio. Aztikerren vendarte ikerketen arloan ari dira lanean. Orain arte, zenbait aditurekin elkarrizketak izan dituzte gaiari lehen hurbilpena egiteko, eta eztabaida talde bana egin dute honen inguruan, Arrasaten, Atarrabian eta Santurtzin.

Azaroaren 16tik aurrera, mintzapraktiketan ari zareten lagun gustillo inkesta egingo dizuete. Gure eskaintza hobetzeko eta zabaltzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu zuen iritziak eta balorazioa ezagutzea. Horregatik eskatzen dizuegu 10 minutuko tartea artesa galdesorta betetzeko; zuen laguntza benetan estimatua izango da! Gogoan izan, zenbat eta iritis gehiago jaso, Orduan eta fidagarriagoak izango direla emaitzak.

Galdesorta betetzen duzuen guztiok zozketa batean parte hartuko duzue. Erne gero, zeren zozketan irabazle suertatuz gero, talde osoa eta egitasmoko dinamizatzailea ere izango baitira sarituak. Aukeran izango duzue afaria edo aste bukaerako egonaldia. Zorte on!

eusko jaurlaritza   praktikatu gurekin  mintzapraktikaaek   aztiker   topagunea

KURTSO HASIERAKO AFARIA

Berriketaneko ikasturte berriari harrera egiteko eta gure arteko lagunartea indartzeko urriaren 30an kurtso hasierako afaria egin genuen Artatse elkartean. Afarira 16 lagun inguru hurbildu ginen, lehenengo pare bat trago hartu eta ondoren elkartera hurbildu ginen afaltzera. Afaria nork gertatu ere izan genuen, Jabier iaz bezala sukaldari izan baikenuen. Bertan, oso gustora egoteko parada izan genuen. Bapo afaldu, edan apur bat eta berriketa pixkat. Umorea ere ez zitzaigun falta izan. Ondoren, azken tragua hartu eta bakoitza bere etxera txintxo txintxo joan zen.

montajea

DEBAGOIENAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN AURKEZPENA

PRENTSAURREKO ARGAZKIA

Urriaren 13an prentsaurreko aurkezpena egin genuen Bergaran, eskualdeko mintzapraktika programen ezagupena zabaltzeko asmotan. Besteak beste hauek dira esanikoak:

Badira urte batzuk Debagoienean martxan jarri zirela mp programak.

Helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz; euskara ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera gutxi dutenei. Hau da, Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

Euskaldun laguntzaileen artean jende gaztea, adinekoa… denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

 

Nola funtzionatzen dugu?

Mintzapraktika programak aisialdiko jarduerak dira. Bakoitzaren eguneroko eginbeharretatik at gelditzen zaigun denbora tartean egunerokotasunetik ihes egiteko aukera bat. Lagun artean igarotzeko tartea.

Mintzapraktika taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Baldintza bakarra hauxe da: astean ordubetez elkartzea da laguntzailea eta euskara praktikatu nahi duena: paseatzera joateko, kafetxoa hartzeko, kirola egiteko …

Taldetxo bakoitza bi, hiru, lau edo bost lagunek osatzen dugu. Modu honetan ziurtatzen da, giroa atsegina, hurbila eta partehartzailea.

Egitasmoak ikasturteko iraupena izaten dute, orokorrean izen ematea urrian zabaltzen da. Eta berehala taldetxoak martxan jartzen dira eta maiatza – ekainean eten egiten dira, hurrengo ikasturtea arte.

Astean behineko hitzorduaz gain, taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten dugu: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak, kultur irteerak…

Baina elkarren artean agurtzeko ekainean gustukoen dugun jaia antolatzen da:  Mintza eguna

 

Mintza Eguna

 

Mintza eguna Euskal Herriko mintzapraktika programetan parte hartzen dugun lagunak elkartzen dituen festa da. Urtean behin antolatzen da eta urterik urte herri bat aukeratzen da jaia ospatzeko. Mintza eguna lehendabiziko aldiz Iruñan egin zen 2006an  2007. urtean  Donostiara joan ginen eta 2008an Getxon ospatu dugu, ongi ospatu ere! Hiru edizioetan mintzalagun, berbalagun, solaskide  edo mintzakide kopuru handia bildu izan gara jaialdietan. Guztion artean giro ederra sortu ere! Jaia antolatzen segitu beste erremediorik ez dugu!

 

Topagunearen Komunikazio kanpaina

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide,… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak.

Aurten iaz bezala, Euskal Herri maila Topagunearekin izen emate bateratua landu dugu. Nahi duzu? Gura dozu?… lelopean.

 Izen ematea

Barriketan – Aretxabaleta

Udaleko Euskara zerbitzuan

Udal Euskaltegian

Loramendi Elkartean

Tel. 943712168

 

Zaharberri – Arrasate

AED elkartean

Udal Euskaltegian

AEK Euskaltegian

Tel. 943771228

 

Berriketan – Bergara

Udaleko Euskara Zerbitzuan

JARDUN Euskara Elkartean

Udal Euskaltegian

Tel. 943763661