Joan zen larunbatean, hau da, azaroaren 28an, Gasteizko Santa Maria katedrala ikusteko irteera egin genuen Arrasateko Zahar Berrikoekin batera. Bergaratik 16 lagun hurbildu ginen. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Goizean 9:20etan autobusa hartu eta Gasteizera hurbildu ginen, Bertan 11etarako genuenez zita katedraka ikusteko Gasteizko etxe eta jauregiak ikusten joan ginen (Kordoi etxea, Baldaña jauregia….) horretarako, gida txiki bat prestatu genuen bakoitzandako. Santa Maria katedralean Fundazioko kide batek oso ondo azaldu zigun Gasteizko historia baita Santa Maria katedralaren inguruko kontuak. Bisita gidatuaren ondoren salda eta pintxoa hartzera joan ginen kafetegi batera. Tripa asetu ondoren harresia, Aihotz plaza… eta poliki poliki autobuseruntz hurbildu ginen. Benetan merezi izan du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita.