v:* {behavior:url(#default#VML);}
o:* {behavior:url(#default#VML);}
w:* {behavior:url(#default#VML);}
.shape {behavior:url(#default#VML);}
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Joan
den larunbatean, hau da, apirilaren 21ean, Berriketanekoak Beasaingo Igartza jauregia
bisitatu genuen. Jauregia bisitatzeaz gain, zubia eta ermita bisitatzeko aukera
ere izan genuen. 11 pertsona joan ginen.
Igartza
jauregi bihurtu baino lehen, dorrea izan zen. Beraz, Erdi Aroan
betetzen zuen zereginak nolabaiteko kutsu militarra zuen. Gure aurrekoek balio
estrategiko handiko gunetzat jotzen zuten Igartza. Toki horri buruz topatu
dugun agiririk zaharrenak, 1340koa, Gipuzkoan zehar orientabidetzat erabiltzen
duen gakoa, Igartzako
zubia da, esate baterako.
Igartzak bizimodu berritu
bati aurre egin behar izan zion. Horregatik, Igartzako Jaun-Andereek,
gotorlekua berriztatu beharrean, XVI. mendeko jauregi bat eraiki zuten, egun
ikusten dugun jauregi berbera hain zuzen.
Igartzako
Jaun/Andereen boterea osatzeko, ezinbestekoa izan zuten beren inguruan hainbat
zerbitzu biltzea.
Burdinola
eta errota ez ezik, apalagoak diruditen baina nekazaritza-gizartean oinarrizkoak
ziren beste lan batzuk ere antolatzen ziren Igartzan. Horregatik, Jauregiaren
inguruan, etxe bereziak azaltzen dira. Etxe horien izenak, aski adierazgarriak
dira eta bertan gauzatzen ziren zereginen berri zehatza ematen digute: Usategi,
Zapatari, Errementari, Dolarea. Gaur egun dolare, hotela da.
Igartzako orubea eta
pasabidea eraikuntza sendo baten bidez menderatzea Ertaroko ideia baldin bada
ere, 1996an Beasaingo Udalak eta Aranzadi Zientzi Elkarteak txukundu duten
Jauregi eder hau askoz ere berriagoa dugu. Egoitza dotore honek ez du lotura
zuzenik garai bateko dorre-etxe militarrarekin, zubia zaintzen eta Ahaide
Nagusien liskarretan parte hartu zuen dorre-etxearekin alegia. Dorre hura
guztiz izan zen birrindua, jauregia eraikitzeko inguruko beste toki bat hautatu
zelarik. Dirudienez, txikizio hura gainditzeko Mari Lopez Igartza Andrearen
lana erabakiorra izan zen, XV.mendearen bukaeran. Etxea ez genuke garai bateko
dorre-etxe zaharberritutzat jo behar, XVI.
mendean eraiki jauregi bakar eta berezitzat baizik.
Jauregia ikusi
aurretik, Belengo emita ezagutzeko parada izan genuen. Bertan, ohikoa ez den
kuadro bat ikusteko aukera izan genuen. Ermitako kuadro eta gainontzeko gauzak desagertuta
zeudenez Beasaingo Udalak emakumeari garrantzia ematen dion kuadro bat egitea
erabaki zuen. Bertan, emakume bat bere umeari bularra ematen ari da Txindoki
atzean duela.
Ondoren jauregia
ikustera hurbildu ginen. Gaur egun jaregia egun erdi zein osorako alokatzen
dute, kongresuak… egiteko.
Bistita interesgarri
hau amaitu ostean, kafetxo bat hartu eta Ezkioagako ermita ezagutzera hurbildu
ginan. Kotxea Ezkion utzi eta oinez abiatu ginen Via crucis delakoa egiten
ermitara hurbildu arte. Bertan, amabirjina ez errekonozituaren berri izan
ostean Bergararuntz bueltatu ginan.