Hileko artxiboak: iraila 2010

NAHI DOGU!

berriketan

BERGARAKO BERRIKETAN EGITASMORAKO IZEN EMATEA ZABALIK

Bosgarren urtea da Berriketan egitasmoa abian jarriko duguna aurten. 

 

ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?

 

       Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz, euskaraz ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera eta ohitura gutxi dutenei. Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa, … denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

 

ZER DA BERRIKETAN PROIEKTUA?

 

Euskaraz hitzegiten duten boluntarioak euskara praktikatu nahi dutenekin  elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskaldun berriak (euskaltegitik kanpo) euskal hiztunekin berriketan egotea.

 

Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.

 

PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK

 

       Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.

 bultzatzaileak

Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

 Anima zaitez!

 

BERRIKETAN

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Errotalde jauregia, z/g

Tel. 943763661 – Maitane

 jardunkultura@topagunea.com

 

 kartelak_bergara