Sagardotegiko irteera hau bost elkartek batera egin genuen: Bergara eta Arrasateko udal euskaltegia, Zaharberri, AEK eta Berriketan. Denera 70 pertsona joan ginen Tolosan aurkitzen den Aldaba txiki auzoan dagoen Isastegi sagardotegira. Bergarako trikitilariak giro aparta jarri zuten jendeak txotx egiten zuen bitartean.
Nahikoa afaldu eta edan ondoren 00:30ak inguruan autobusa hartu eta bakoitza bere herrira joan zen. Ondoren… bakoitzak daki!