Hileko artxiboak: martxoa 2010

MAIATZAREN 8AN ZUMAIAKO ALGORRI ZENTROA ETA FLISCH-AK IKUSTERA JOANGO GARA BERRIKETAN EGITASMOTIK

Aupa Berbalagunok!

Datorren maiatzak 8rako Zumaiara irteera egingo dugu Berriketanetik. 9:30ak inguruan zumaian gelditu eta Algorri interpretazio zentroa ikusiko dugu. Algorri, ingurumen heziketarako beharrezko azpiegiturak dituen natur zentro modernoa da, hala nola, ikus entzutezko gela, langela, liburutegia, erakustaretoa…etab., eta hau guztia naturgunetik oso gertu.

centro6

Ondoren gia bat lagun dugularik ordu eta erdi inguruko ibilbide gidatua egingo dugu Zumaiako flisch-en inguruan. Zumaiako Flysch-a munduko azaleramendurik garrantzitsu eta ikusgarrienetariko bat da duda barik. Lurraren historia irakur daitekeen liburu ireki bat da. Irteerak modu oso didaktikoan K/T muga, aldaketa klimatikoak, Pirineoen altxatzea…etab. erakusten ditu.

ubicacion

 

Zer da flyscha?

 

Flysch. Hitza ezaguna da, eta askori Zumaiako labarrak etortzen zaizkie burura hura entzundakoan. Baina, berez, ez da Zumaiako berezitasun bat, askoz ere orokorragoa da. Hain zuzen ere, itsas hondoan sedimentazioz sortutako arroka-mota da flyscha, eta, Zumaian ez ezik, mundu osoan dago.

Flyschean material sedimentario gogorrak eta bigunak txandakatzen dira; hau da, gogortasun desberdineko geruzaz osatuta dago, eta horrek hostopil-itxura ematen dio.

Nolanahi ere, gero eta gutxiago erabiltzen da flysch terminoa, oso zabala delako. Bide batez, hitzaren jatorria suitzar-alemaniarra da, Alpeetan deskribatu baitziren lehen aldiz era horretako arrokak.

 

65 8432

IRTEERA EGUNA: Maiatzak 8, larunbata.

Informazioa gehiago JARDUNen.Anima zaitez! Gure kostaldea ezagutzera!

MARTXOAREN 5EAN TOLOSAKO ISASTEGI SAGARDOTEGIAN EGON GINEN

Sagardotegiko irteera hau bost elkartek batera egin genuen: Bergara eta Arrasateko udal euskaltegia, Zaharberri, AEK eta Berriketan. Denera 70 pertsona joan ginen Tolosan aurkitzen den  Aldaba txiki auzoan dagoen Isastegi sagardotegira. Bergarako trikitilariak giro aparta jarri zuten jendeak txotx egiten zuen bitartean. 

    

Nahikoa afaldu eta edan ondoren 00:30ak inguruan autobusa hartu eta bakoitza bere herrira joan zen. Ondoren… bakoitzak daki! 

bergarako taldea 

isastegi sagardotegiatrikitilariakIsastegietako kupelakbergarako ikasleakAEKo taldiaUdalEuskaltegiko taldea